Aupa ekipo!
Kartelanak kriston amorrua/mina/nazka eman zian eta saiatu naiz twitterren nere haserria baretzen baino ezertako balio ez dunez...
Asko eskatzia izango zan, ekintza honi erantzun bat emateko 1 jarri berrian beste 3 edo jartzia? Zarauzko udalak ez du pegaik jarriko eta aurrekuan bezela baino munoan, pasealekuan "olatuko eskulturan" parian eta tabernetako kalian zintzilik edo jartzia latza izango zan. Nik idea botatzet... Kartela kendu dunai porkulo hartzea bialtzeko. Gainea kendu badu, bere lana oso ondo in dulako da.
Blogean ere gure kanpainei buruz zerbait idaztia pentsatzen neon eta gero EHE orokorreko komunikaziuai pasatzeko. Tipua gainea birtualki ezautzet... Beraz, iten deun dana ahalik eta ondoen dokumentatzen saiatu behar gera.
Kontua da, ni azkenian egun bat aurreatu ta bihar nuala oporreta, beraz, 16 arte "out" eongo naizela. Gabetan emailak irakurriko ditut fijo (wifi dakaten lekutan). Ordun, bueltatzian pilak jarri eta abuztuan in dan guztia landuko det. Hombre, komeniko zan zerbait egiten dezuen aldiro, baten batek sare sozialetan aipamen bat behintzat iteia.
Azken aldian twitterren zarata pixkat atea det eta behintzat jarraitzaileak irabazi eta irabazi ari gea ta (@zarautz_ehe kontuan). Google analytics ere behitu det eta eguneroko bisita kopurutxua badakau. Batzutan errekor danak txikitzen ditun artikuluak tarteko...