Aupa ekipo!
Gaur 19:30tan azkenian Klub Deportibon bildu gea hainbat (4 edo...) eragile eta LAB eta ELAko ordezkariakin datorren asteko greba orokorreko nondik norakoak entzuteko.
Kontua da, oraingo honetan greba bat izatiaz aparte, zerbait desberdina egin nahi dutela. Hasteko, ahalik eta eragile gehienen atxikimendua lortu nahi dute eta "herri argazki" zabal bat bildu nahi dute. Beti leporatzen zaizkien itxitura horiek puskatu nahian... Baina esan digutenez, datorren asteko greba "inflesio puntu" bat izatea nahi dute. Izan ere, protestaz aparte, urtean zehar hainbat biltzar nazional deitu nahi dituzte grebarekin atxikitu diren eragileekin batera eta hortik nazio mailako proposamen bat bideratu nahi dute gobernura, gaur egungo paradigmari alternatiba bat eskeintzeko.
Beraz, oso garrantzitsua izango omen da eragileen protagonismoa eta parte hartzea. Bilerak 3-4 bat izango dira hemendik urte bukaera arte eta abuztuan "proposamen karta" hori izan nahi dute eskura. Nazio mailako bilera hauek, maiatza, ekaina eta udazkenean beste bi edo izango omen dira.
Baina horretaz aparte, eta ia hurrengo asteari begira... herriko eragilok protagonista izan behar dugunez, astelehenean bilkura bat deitu da. Hemen, 30eko arratsaldeko manifestaziorako eragileon testu bat... definitu beharko ditugu. Ez dut aipatu baina, arratsaldeko manifestazioan pankartaren aurrean sindikatuak ez gainontzeko denak joatea nahi dute. Eragileok aurretik alegia.