Aupa lagunok!
Elisak oraintxe kontatuta dakit Itziarri gaur udaltzainekin kontatutakoa.
Mobida da ekainean niri berdina pasa zitzaidala.
Horren harira, Patxi Elolak azalpenak eskatu zituen idatziz, eta uztaileko plenoan alderdi denek urgentziazko mozioa aurkeztu zuten udaltzainen txostena eskatuz.
Ezezkoa bozkatu genuen eta ez zen aurrera atera mozioa, baina sekuentzia osoa idatziz kontatu nuen Kultura eta Euskara batzordean eta baita plenoan bertan ere.
Hemen doakizue.
Ikusiko duzuen bezala, Itziarrekin izandako jarrera igual igual iguala izan zuen udaltzainak.
Hemen duzue nirea.
Edozertarako badakizue non nagoen.
Nahi izanez gero, bilduko gaiaz hitz egiteko, niri pertsonalki oso larria iruditzen zait-eta.
Eskertuko nuke Itziarri gertatua idatziz jasota geratzea, ahal bada erregistroan bertan, hartara udaltzainei egurra sartu eta udaltzain horri marroia sartzeko, nirekin izandako jarreraren ondoren alkateak eta biok sinatutako beste gutun bat jaso baitzuten. Ikusiko duzue nik idatzitako sekuentzian. Hemen doa.
Eta mila esker oztopo guztien gainetik Zarautz euskaldunaren alde egiten ari zareten guztiagatik!
Gari Berasaluze
Begin forwarded message:
From: Gari Berasaluze <
gari...@gmail.com>
Date: 2014 abuztua 5 10:45:27 CEST
To: Subject: kultura batzordeko akta: euskara eta udaltzainak
kaixo!
hemen doa niri dagokidan zatia:
kudeaketa-arduradunen atalean euskara zinegotzi bezala kontatu nuena, udaltzainen hizkuntza irizpideei buruz.
hiru artxibo doazkizu.
batetik, sekuentzia bera, kontatu nuen moduan.
bestetik, bi eranskin: A eta B eranskinak.
gaRi*