Fwd: Karta Soziala Zarautzen

0 views
Skip to first unread message

zarautz ehe

unread,
Nov 17, 2013, 5:08:27 PM11/17/13
to zarau...@googlegroups.com


---------- Birbidalitako mezua ----------
Igorlea: Eskubide Sozialen Karta <kartasozi...@outlook.com>
Data: 2013 azaroa 16 12:09
Gaia: Karta Soziala Zarautzen
Hartzailea:



Bazen behin herri txiki bat...

...non bere etxetik jendea ateratzen zuten...
... non emakumeak prekarietatean bizi ziren...
... non hizkuntzak zapaltzen ziren...
... non hezkuntza eredu arrotza inposatzen zen...
... non ama-lurra ez zen errespetatzen...
.. non aniztasuna ez zen onartzen...


Asko dira dira gure eskubideak errespetatzen ez diren arloak, eta beraz, gu errespetatuak ez garenak.

Hau eraldatze bidean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta eratzeko prozesua hasi berri da. Gutunarekin, gure oinarrizko eskubide sozialak jaso eta hauen onarpen eta errespetuaren aldeko dinamika abiatuko da, herriz herriz, auzoz auzo, eremuz eremu, bakoitzaren ezaugarri eta beharrak kontutan izanik.

Orri honetan aurki daiteke informazio gehiago: http://www.eskubidesozialenkarta.com/


Hau horrela, Zarautzen ere Karta Soziala sortzeko prozesua abian jartzekoak gara. 

Lerro hauen bitartez, zuk ere bertan parte har dezazun gonbidapena luzatu nahi dizugu, ezinbestekoa baita zure ekarpena Kartaren eratzean.

Horretarako, hurrengo asteartean, azaroak 19, arratsaldeko 18.00etan Euskadiko Kutxak (Laborala) duen aretoan biltzeko gonbita zuzena helarazi nahi dizugu.

Bertan, elkarren arteko lehen kontaktua eginen dugu eta gure herrian Eskubide Sozialen aldeko dinamika nola abiatu dezakegun hausnartzen hasiko gara, gure herria eta bere ezaugarriak izanik abiapuntu. 

Bertan elkar ikusiko dugulakoan,

Agur bero bat. 





--
Zarauzko Euskal Herrian Euskaraz
www.aldabataria.net

Araitz Urtiaga

unread,
Nov 19, 2013, 7:58:05 AM11/19/13
to zarautz ehe, zarau...@googlegroups.com
ei honekin z in ber deu? gaur arratsalden da bilera!


zarautz ehe<zar...@euskalherrianeuskaraz.org> igorleak hau idatzi zuen (2013 azaroa 17 23:08):

--
You received this message because you are subscribed to the Google Groups "Zarauzko EHE" group.
To unsubscribe from this group and stop receiving emails from it, send an email to zarautz-ehe...@googlegroups.com.
For more options, visit https://groups.google.com/groups/opt_out.

uxoa olaskoaga

unread,
Nov 19, 2013, 8:52:00 AM11/19/13
to Araitz Urtiaga, zarautz ehe, zarau...@googlegroups.com
nik biali nun danok irakurtzeko, baino geo idaztia ahaztu zitzaiten...  ni 6tan donostin nao oaindik, beste inork juteko aukeraik badaka?


Araitz Urtiaga<aurti...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 azaroa 19 13:58):

Ane Aizpurua

unread,
Nov 19, 2013, 11:06:47 AM11/19/13
to uxoa olaskoaga, Araitz Urtiaga, zarautz ehe, zarau...@googlegroups.com
nik lana dakat!


2013/11/19 uxoa olaskoaga <uxoa.ol...@gmail.com>

Araitz

unread,
Nov 20, 2013, 5:45:16 AM11/20/13
to Ane Aizpurua, uxoa olaskoaga, Araitz Urtiaga, zarautz ehe, zarau...@googlegroups.com
Ni re lanian eongo naiz ordu hortan! 


2013/11/19 Ane Aizpurua <ane.ai...@gmail.com>
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages