Kaixo danoi!
Beno, azken 2 urtetan proiektutxo batekin ibili naiz.
Game Erauntsia izeneko "euskal bideojokozaleen komunitatea" sortzen eta garatzen gabiltza, euskara eskoletatik atera eta aisialdiari lotutatko beste ekintza batzuk egiteko helburuarekin batik bat. Eremu zabala da aisialdiarena eta beno, bideojokoenak gantxoa duela eta estrategikotzat hartuta hasi ginen arlo horretan.
Ba horren baitan, eta Korrikatik dei bat jaso ostean Portugaletan "Gamer gela" izeneko tailer txiki bat egin genuen. Guk euskaratutako jokoak erakutsi eta txapelketatxo txiki bat ere antolatu genuen dantza joko batean.
Uste dut beste herri batzuetan ere erreproduzitzeko moduko ekimentxoa dela eta beno Zarautzen bertan ere egingarri ikusten dugu. Korrikaren baitan baino, beste testu inguru batean irudikatzen dugu ekitaldia.
Zer, animatzen zarete holakoren bat Zarautzen antolatzeaz? Egia esan ez da askorik behar. Leku bat eta telebista pantaila eta ordenagailu batzuk.
https://gamerauntsia.eus/bloga/bideoa-korrika-kulturalaren-gamer-gela-portugalete/