Fwd: EHE | Euskal Herri Euskaldunari ateak irekitzera goaz!

0 views
Skip to first unread message

uxoa olaskoaga

unread,
Sep 20, 2017, 12:25:05 PM9/20/17
to zarau...@googlegroups.com
---------- Mensaje reenviado ----------
De: "gipuzkoa ehe" <gipu...@euskalherrianeuskaraz.org>
Fecha: 20/9/2017 18:08
Asunto: Fwd: EHE | Euskal Herri Euskaldunari ateak irekitzera goaz!
Para:
Cc:


Euskal Herri Euskaldunari
ateak irekitzera goaz!

2017-2018 EHEren plangintza proposamena (1go zatia)

EHEko kidea:
 
Hona igortzen dizugu EHEren aurtengo plangintza proposamenaren 1go zatia, eta, aurtengo Nazio Batzarrarerako gonbidapena.
 
Bertan duzue ikasturte honetan garatzen hasi nahi dugun ildoaren zehaztapena. Aurreko ikasturtean burututako “Izan, Egin, Eragin” gogoeta sakonaren ondorioak praktikara eramaten hasteko ikasturtea izango da abiatzen ari garen hau. EHEren ibilbidean erronka garrantzitsua bezain motibatzailea. Era berean, abaguneak aukera berriak eskaintzen ari dizkigu, beraz, horiek baliatzeko ahaleginak eta bi egin behar ditugu. Ezin ditugu aukera horiek galdu! Euskal Herriaren berreuskalduntzean jauzia ematera goaz eta horretarako grina eta ilusioa dugu. Bultzada hau emateko euskaltzale guztion ekarpena ezinbestekoa izango da. Baita zurea ere.

Egun batzuk barru ildo honen zehaztapena izango den egitasmoen zerrenda eta egutegia bidaliko dizuegu, plangintza osoa izateko.

EHEren NAZIO BATZARRA:

Eguna: Urriak 7, larunbata.
Ordua: 10:00etatik 13:00etara.
Tokia: Errekaleor Auzo Askea (Gasteiz)
Tokira iristeko lotura: https://goo.gl/maps/ZbZdKX8GM3p
 
Euskaltzale guztion ekarpenarekin euskarak behar duen Euskal Herrian Euskaraz eraginkorra eraiki dezagun!
Jeitsi dokumentua


Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages