Fwd: Guk eskola euskalduna! ekimen proposamena urriaren 10erako.

0 views
Skip to first unread message

zarautz ehe

unread,
Oct 1, 2014, 8:50:16 AM10/1/14
to zarau...@googlegroups.com
Iepe!

"Guk eskola euskalduna!" dinamikaren baitan ekimen bat proposatu digute. Irakurri mesedez eta ondoren gure artean hitz egin beharko dugu.


---------- Birbidalitako mezua ----------
Igorlea: gipuzkoa ehe <gipu...@euskalherrianeuskaraz.org>
Data: 2014(e)ko urriak 1 14:24
Gaia: Guk eskola euskalduna! ekimen proposamena urriaren 10erako.
Hartzailea: Donostia ehe <ehedo...@euskalherrianeuskaraz.org>, Beasain ehe <bea...@euskalherrianeuskaraz.org>, oiartzun ehe <oiar...@euskalherrianeuskaraz.org>, orereta ehe <ore...@euskalherrianeuskaraz.org>, zarautz ehe <zar...@euskalherrianeuskaraz.org>, eibar ehe <ei...@euskalherrianeuskaraz.org>, arrasate ehe <arra...@euskalherrianeuskaraz.org>


Kaixo EHEkideok!
Oraingoan proposamen bat luzatzeko idazten dizuet. Dakizuenez, datorren urriaren 11an hezkuntza munduko hainbat eragilek LOMCEren kontra eta euskal hezkuntza sistemaren alde, mobilizazioak deitu dituzte hegoaldeko 4 hiriburuetan. Gipuzkoarrok Donostian izango dugu zita (oraindik ez dakigu manifaren ibilbidea eta ordua).
EHEk bat egiten du deialdiarekin eta gure aldetik deialdia indartzeko eta lantzeko konpromisoa hartu dugu. Lelo bezala "LOMCEri ez! ereduen sistemari ere ez! GUK ESKOLA EUSKALDUNA!" erabiliko dugu.

Zentzu horretan, PNVk edo Eusko Jaurlaritzak Espainiar Gobernuarekin egindako itunak suposatzen duen iruzurra salatzea dagokigu eta horretarako urriaren 10ean (ostirala) Donostiako Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza delegaritzan (udaletxe parean dago, alderdi ederreko lorategien aurrean) salaketa ekimen bat egitea proposatzen dizuet. Ez litzateke deialdi publikorik egingo (ez dut kontzentrazio bat planteatzen), kontua litzateke EHEko hainbat kide batu (10-15) eta salaketa ekimen bat egitea, adibidez: pankarta handi bat jarri, A eta B ereduetan ikasten duten gipuzkoarren zenbakiarekin kartel batzuk jarri eta euskara ezagutuko ez dutela salatu, "ikaske euskakdun eleanitzak sortzen" proposamenaren kartulina handi bat egin eta atean itsatsi... ideia batzuk besterik ez dira.
Ekimena arratsaldeko 6terdietan egitea planteatzen dut (beranduago ilundu egingo duelako eta bideoko irudiak kalitatea galduko duelako), eta 6etan alde zaharreko arrano elkartean geratuko ginateke dena prestatzeko. Ekimenerako beharko genukeen materiala bertan izango dugu prest, aurretik donostiarrekin ekimenaren nondik norakoak pentsatu, adostu eta prestaketa lanak egin beharko ditugu beraz.
Ekimena Irutxuloko Hitzakoei bideoz grabatzeko eskatuko genieke eta gero komunikatiboki ahal bezain beste zabaltzen saiatuko ginateke.
Nola ikusten duzue proposamena?
Zuen taldeetatik ostiral arratsalde horretan kideren batzuk Donostiara joateko aukerarik ikusten duzue? zenbat? Hitz egin zuen artean eta idatzi erantzun bat mesedez.
Dena delakoarekin erantzun bat eman mezuari edo deitu nere telefonora.

Besterik ez, ondo izan danok!!!
Xabat.




--
Zarauzko Euskal Herrian Euskaraz
www.aldabataria.net

Araitz Urtiaga

unread,
Oct 1, 2014, 8:55:54 AM10/1/14
to zarau...@googlegroups.com
Nik ondo ikustet proposamena, buelta batzuk emango dizkiot ea proposatzeko ideien bat okurritze zaiten.

Nik ez dut uste arazorik izango dudanik bertara joateko, gero agian azkar bueltatu beharko nuke, besterik ez.

Besteok?

zarautz ehe<zar...@euskalherrianeuskaraz.org> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko urriak 1 14:49):

--
You received this message because you are subscribed to the Google Groups "Zarauzko EHE" group.
To unsubscribe from this group and stop receiving emails from it, send an email to zarautz-ehe...@googlegroups.com.
For more options, visit https://groups.google.com/d/optout.

Ane Aizpurua

unread,
Oct 1, 2014, 5:24:11 PM10/1/14
to zarau...@googlegroups.com
ni ere printzipiyoz libre!

Araitz

unread,
Oct 1, 2014, 5:30:02 PM10/1/14
to zarau...@googlegroups.com

Ni re printzipiyoz libre izango naiz!

Araitz Urtiaga

unread,
Oct 6, 2014, 6:06:50 AM10/6/14
to zarau...@googlegroups.com
Nik azkenen seurunik ezingoet jun. 7:30tako aldauta eonbeharko det poliyan ta nahiko larri ibiliko nintzan.

Ordun oaingoz Araitz eta Ane. Pentsatzet elisa ta itziarrek bertso eskola. Uxok ere ezin du. Ta Esther?

Xabati esangoiot bi fijo ta iual 3.

Zuen ingurukon bat animatze baezue ere hobeto!

Araitz<ara...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko urriak 1 23:30):
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages