Iepe,
Gaian inguruan informatzeko idazteizuet.
Udala bihar bertan bilduko da osakidetzako arduradunekin, ea zer hitzegiten/lortzen
duten. Halare presio modura agerraldi/elkarretaratze bat egitea erabaki
genuen, gertatu dena kontatzeko. Astean zehar lortzen denaren arabera,
agerraldi horretan sinadura bilketari ekingo diogu edo ez.
Agerraldi/elkarretaratzea
jendetsua izatea nahi dugu presioa handia izateko. Horregatik, larunbat
eguerdian jartzea pentsatu genuen (azaroak 22, larunbata, 12:30ean osasun zentroan). Beraz, deialdi
honen zabalpena egin behar dugu. Horretarako bi email prestatu ditut, bata norbanakoei bidaltzeko eta
bestea eragileei, azken hauek gure irakurketara ea atxikitzen diren
galdetuko diegu eta bertaratzeko eskatu.
Josune, Onintza: Norbanakoen mezua ikasle eta guraso guztiei zabaltzerik bai? eta eragile edo taldeena beste eskolei.
Gari: Aholku batzorde osoari eta abesbatzei.
Aihotz: Sindikatuei eta afiliatuei.
Amaia eta Araitz: bertso
eskola, xakela, sorginak, Ernai, Bilgune, Jalgi, Gurutxurtu, Arkamurka,
Zarautz 0 zabor, etab. + norbanako kontaktu guztiei.
Genezkan eragiliei jada idatzi diet, norbanakoei gauean edo bihar. Zu Zarautzen ere idatziet eta facebooken ekitaldi bat sortuet. Twiterra eztet kontrolatzen, Esther zuk itia bai?
Watsapekua iten detenen bialikoizuet zuek ere zabaltzeko.
Hoixe oaingoz hitzeindakua. Halare zuek larunbaten ba al zaudete? Guk eraman beharko deu agerraldiya, edo hitz egin beharrekua ta eztet bakarrik eon nahi.