---------- Birbidalitako mezua ----------
Igorlea:
Maite Etxaniz <m-et...@zarautz.org>
Data: 2014(e)ko apirilak 29 15:41
Gaia: EUSKARAREN ASTEA ZARAUTZEN
Hartzailea:
[cid:6614f7eb-da41-4578-8323-287214cb306b]
Arratsalde on,
Aholku Batzordearen proposamenari jarraiki, maiatzaren 12tik 18ra EUSKARAREN ASTEA antolatu dugu. Honekin batera bidaltzen dizuet egitaraua.
* Euskal Memoria fundazioak antolatutako OSPELETIK EGUTERARA erakusketa egongo da ikusgai Merkatu Plazan, aste guztian zehar arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
(Baina ikastetxeek ere egin ditzakete bisitak eskola ordutan, aurrez adostuta. Beste mezu batean bidaliko dizkizuegu erakusketan landuko diren edukiak.)
* Bi hitzaldi izango ditugu: bata TELP tailerren inguruan EMUNek eskainitakoa eta bestea Euskararen egungo egoera eta etorkizunaz arituko dena, Jon Sarasuaren "Hiztunpolisa" liburuaren inguruan.
* Dabid Anautek egindako dokumentala eskainiko da Modelo Aretoan eta ondoren gaiari buruzko mahai ingurua izango dugu.
* Ostiralean EUSKAI SARIAK banatuko dira, guk baditugu hautagai batzuk, baina zuen proposamenak ere jaso nahiko genituzke. Gogoratu 3 sari zirela:
* Balio Erantsia Zarautzen: Txikizkako merkataritza establezimenduentzat
* Euskara Saretzen: sare sozialetan euskara erabiltzen duten norbanako eta entitateak
* Euskara ere Menuan: Zarauzko taberna eta jatetxeak
Emango zaien saria Concetta Probanzak egindako artelana izango da. Proposamenak bidali, mesedez, maiatzaren 7a baino lehen.
Hau guztia jakitera emateko prentsaurrekoa egingo dugu datorren astelehenean 13:15ean Etxezabalan.
Ahal duzuenak etorri, mesedez, Aholku Batzordearen ekimenez antolatutako ekimena da eta.
Eskerrik asko,
Maite Etxaniz
Zarauzko Udala-Euskara Zerbitzua
943.00.51.16