Kaixo, guztioi:
Zer moduz hasi dezue astea? Tira, hemen dituzue aurreko ostegunean aipatutako materialak eta egitekoak.
Testuak euskaraz eta gaztelaniaz, worden eta pdf-n. (Mila esker Ibai!)
Eta bestetik eragileen zerrenda banatuta, eragileen informazioa jasotzeko fitxa eta sinadura bilketa egiten hasteko taula.
Bileran adostutakoak:
- Elkarteengana joko dugu otsailean idatzi digun manifestuari atxikimendua adierazi diezaioten. Horretarako, haiekin bilduko gara, haien elkarteko informazioa jasoko dugu (horretako fitxa), egitasmoaren berri emango diegu eta haien babes kolektibo zein indibiduala jasoko dugu.
Hilabete dugu lan hau egiteko! Baietz 40 elkarte bildu!
- Martxotik aurrera norbanakoen atxikimendua jasotzeko prozesua abiatuko dugu. Datorren bileran diseinu zehatzagoa egingo dugun arren, ideia batzuk atera dira: internetez sinadurak biltzea, etxez etxeko ronda egitea, komertzioen atxikimendua jasotzea, elkarte gastonomikoetara jotzea...
Hurrengo bilera: martxoak 2 18:30ean Azken Protuko kristau biltokian.