Kaixo!
Hemen nere balorazioa:
Tailerra bera:
-Edukia: benetan interesgarria. Gogoan hartzeko hainbat zertzelada eman zituen, eta, nire ustez, zenbait gauza taldera egokitu daitezke.
-Metodologia: Beharbada denbora gutxiegi izan genuen gaa behar bezala tratatzeko.
-Lekua: Bai lantegiko tokai baita jangela ere ederrak. Zorionez ez zen arazorik izan errepidean. Hori, ordea, ez dago antolatzaileen esku, eguraldiarenean baizik, eta oraingoz ez dugu hori aldatzeko botererik. ;)
-Tailerra herrietara zabaltzeko beharra ikusten al duzu? Neurri batean bai. Jendearengan kontzientzia sortuta errazago lortuko ditugu helburuak, eta ziurrenik, EHEra ere azkarrago gerturatuko direla.
-Herritarrak aktibatzeko tresna lagungarria izan daitekeela uste al duzu? Baiezkoan nago. Taldean indarra izatea bezain inportantea da banaka ere indartsu jokatzea.
-Herrietako dinamikak indartzeko edota dinamika berriak pizteko balio al dezake? Baietz esango nuke. Batez ere kontzientzia indartzeko edo pizteko balio duela uste dut, euskaldun pasiboak aktibatzeko.
Besterik:
Gero arte!!!