Fwd: AGUR vs AIO vs ADIO (Euskarastelehen)

0 views
Skip to first unread message

uxoa olaskoaga

unread,
Oct 28, 2013, 9:37:41 AM10/28/13
to zarau...@googlegroups.com
eguerdion!
beitu ze biali dien!




---------- Birbidalitako mezua ----------
Igorlea: Alex Gomez Barandiaran <agba...@gmail.com>
Data: 2013 urria 28 12:16
Gaia: Fwd: AGUR vs AIO vs ADIO (Euskarastelehen)
Hartzailea: uxoa olaskoaga <uxoa.ol...@gmail.com>


---------- Mensaje reenviado ----------
De: "EUSKARA" <eus...@laudiokoudala.net>
Fecha: 28/10/2013 11:56
Asunto: AGUR vs AIO vs ADIO (Euskarastelehen)
Para: "EUSKARA" <eus...@laudiokoudala.net>

Ohar hau LAUDIO UDALeko Euskara Arloaren EUSKARASTELEHEN izeneko egitasmoaren barruan dago. Euskararen kalitatea hobetzeko asmoz egina dago eta, batez ere udal langileei eta herritarrei zuzenduta dago.

 

AGUR vs AIO vs ADIO

 

 

Ez dakigu zergatik, baina joera handia dago Euskal Herriaren erdigunetik hitzak eta esapideak inportatzeko, oso beharrezkoak izan direnean ere. Txarrena da kanpoko forma horiek, moda bihurtuta askotan, tokian tokiko forma jatorrak ordezkatzen dituztenean.

 

Horietako bat da, azken urteotan gure artean nagusitzen ari den AIO ("agur" esateko) forma.

 

Hasteko, AIO forma ez da euskara idatzian existitzen. Gaizki dago. ADIO hitz zuzenaren kontrakzio bat da. Horregatik ezin dugu AIO idatzi, "hor dago" formaren ordez "hor dao" idazten ez dugun bezalaxe.

 

ADIO forma hori (batik bat Gipuzkoan erabilia eta handik gurengana ekarria) erdal ADIÓS hitzaren ondorioa da eta azken hau ere "A Dios (te encomiendo)" esapidetik.

 

Aitzitik, Euskal Herriaren gainerako leku guztietan AGUR forma da nagusia. Hauxe da forma jatorrena eta zaharrena erabiltzen ditugun guztien artetik. Gainera, gure esparru geografikoan horixe da egokiena. Eta hori guztia gutxi balitz, AGUR da euskaldun ez direnek ere euren ohiko hizpideetara lehenik txertatzen duten euskal hitza.

 

Amaitzeko esan dezagun, jatorriz, AGUR hitzak sarrerarako eta irteerarako balio duela. Baina gaztelaniarekiko menpekotasunaz, irteerako baliora murrizten ari gara bere esanahia. Horren adibide, "Agur jaunak" kantu solemnea, ongietorria egitekoa dena eta, sarri askotan eta okerki, ekitaldien amaieran abesten dena.

 

Laburbilduta, ezin zaio inori ezer egotzi ADIO ("Aio") "agur" hitzaren ordez erabiltzeagatik, batez ere, bere jatorriko esparru geografikoan (Gipuzkoan bereziki) egiten denean. Ezta, muturretara joz, edonon egiten duenari. Baina ezin daiteke izan, okerreko moda batengatik, gure hizkuntza-ondarea pobretuko duen elementu bat. Areago, "arrotza" denean gure artean. Eskematikoki:

 

AGUR. Aukeran, modu egokiena.

ADIO. Geografikoki, erabilera murriztuko hitza. Gaztelaniaren "Adiós" hitzean du jatorria.

AIO. Gaizki dagoen forma. Tamalez, abiadura handiz hedatzen ari da. Gaitzetsi beharrekoa.

 

MEZU HAU PDF-AN IZATEKO SAKATU HEMEN:

euskaraz:

https://dl.dropboxusercontent.com/u/55632495/UDALA%20EUSKARA/EUSKARASTELEHEN/2013%2010%2028_AGUR%20vs%20AIO%20vs%20ADIO_euskaraz.pdf

euskaraz eta gaztelaniaz:

https://dl.dropboxusercontent.com/u/55632495/UDALA%20EUSKARA/EUSKARASTELEHEN/2013%2010%2028_AGUR%20vs%20AIO%20vs%20ADIO_bietara.pdf

 

OHARRAK: Euskara Arloak antolatutako ekintzen berri eskuratzeko, hau bezalako mezurik ez baduzu jaso nahi, erantzun mezu honi BAJA hitza idatziz.

Mezu honetako esteketan sartzeko arazorik baduzu jo http://www.blogari.net/laudioibarra blogera.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

EUSKARA ARLOA – Laudio Udala

Herriko plaza, z/g  = 01400 LAUDIO (Ar)

Tf: 944 034 890 / 651 703 133

 

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

 

http://www.blogari.net/laudioibarra

 

Lege oharra:
Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (Laudio Udaleko Euskara Arloa; Herriko plaza, z/g, 01400 LAUDIO) eta mezua ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz. Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
.


Aviso legal:
Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va dirigida únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos lo indique (Área de Euskera del Ayuntamiento de Llodio; Herriko plaza, z/g, 01400 LLODIO) y que la destruya. Su uso no autorizado está prohibido legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que es titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso, rectificación, cancelación u oposición al tratamiento de los mismos, será formulada por escrito, acreditando la identidad. No imprima este mensaje si no es imprescindible

 


image003.png
image001.gif
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages