Ustruku

Contact owners and managers
1–6 of 6

USTRUKU

USTRUKU TALDEA

Uribe Kostako euskaran topa dugu berba eder hau, ustrukua, ortzadarra esan gura duena. Eta izen horixe ipini diogu gure talde berri honi. Getxon, SENDI Proiektuaren barruan, helduak eta umeak hasiko gara lotzen, hilean behin, ipuinak, aho-korapiloak, poesiak, kondairak eta tradiziotik datozen kantak konpartitzeko. Kontularien kluba baino gehiagoahozkotasun tradizioa zaindu eta konpartitzeko taldea izango da Ustruku, eta denok zaudete gonbidatuta: ama, amama, aita, aitita, gazte, ume, eman eta jasotzera, hizkuntza bizitzera.

NOIZ & NON


– Elkartzeko datak eta lekua: urtarriletik apirilera, hileko azken barikuan (urtarrilak 27, otsailak 24, martxoak 24, apirilak 28) 18:00etatik 19:00etara, Villamonteko kultur etxean.

HELBURUAK


– Taldearen helburua: elkartzea eta ahozkotasunarekiko zaletasuna konpartitzea umeekin batera eta talde txikian. Poesia, ipuinak eta ahozkotasunarekin lotutako testuak lantzea, eta finean gozatzea.

ZELAN


– Funtzionamendua: heldu bakoitzak saiora ipuin, poema, aho-korapilo… ekartzeko konpromisoa hartzen du, eta denon artean osatuko dugu ordubeteko saioa.

Izena eman edota ekarpenik egin gura baduzu: 644 277 155 / sendi@egizu.eus

—————————–

Grupo Ustruku

Para madres, padres y adultos, con o sin menores, crearemos un pequeño grupo para compartir cuentos, poemas, canciones, leyendas en euskera, queremos hacerle un sitio a la oralidad en nuestro día a día. Una vez al mes en el aula de cultura de Villamonte, Algorta. Las próximas citas serán los viernes 27 de enero, 24 de febrero, 24 de marzo y 28 de abril, a las 18:00.

Inscripción e información: 644 277 155 / sendi@egizu.eus