Ezkoarrosa-ubela (Porpolomopsis calyptriformis edo Hygrocybe calyptraeformis) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kolore arrosa-lila duelako ederra eta ikusgarria den arren, kalitate gastronomiko oso kaskarra du.
Kapela: 3 eta 7 cm arteko diametrokoa. Kapelaren forma oso arraroa da, punta zorrotza, baina ez konikoa; gaztetan, gezi-punta baten antza du, azkenean zabaldu egiten da, erradialki pitzatuz eta titia kontserbatuz. Arrosa edo lila kolore ederrekoa, oso gutxitan zuria, gainazal leuna eta distiratsua du eta likatsu samarra.
Aranzadi Elkartearen arabera, ezko arrosa-ubela desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[6] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
3a8082e126