Goienak saio berri bat ekoiztu du, Topaguneako Joxe eta leire Narbaizarekin elkarlanean: Marimaistra.
2-3 minuturen bueltako saiotxoa da. Guk gure Magazinean txertatzen dugu; bereziki sare sozialen bidez zabaltzen ari gara bideo hauek.
Kontribuzio sarera igoko dut, eta bakoitzak ikusi dezala saioren batean txertatzen duen edo kontinuitatean txertatu dezakezuen.
Hementxe saioaren gaineko albistetxoa:
Ira. 19, 2013, 3:24 p.m. Jon Berezibar
Gaur, eguena, egingo du lehen agerpena telebistan "euskaldun zabarron lagun eta laguntzaile" berriak. Bere berbak dira. 'Magazinea' eta gero, 20:40 bueltan, Marimaistra izango dugu Goiena Telebistan. Irailean jakin genuen haren berri lehen aldiz Youtube-en utzitako agur deigarriak atentzioa emanda. Harekin egoteko aukera izan dugu telebistako saioa 'aireratu' baino ordu batzuk lehenago eta aitortu digu "urduri" dagoela. Elkarrizketa osoa jarraian.
• Marimaistraren bloga
• Mari Maistraren txioak: @Mari_maistra
• Marimaistrari galderak egiteko WhatsApp zenbakia: 668 88 91 92. Eta e-posta: gal...@marimaistra.com
Bizitza pribatua oso ondo gordetzen du
Marimaistrak. Kostata, baina bere etxean hartu gaitu, galdera gutxi
batzuk egiteko. Mitxelena XVI.aren irudi erraldoi baten azpian eserita
hartu gaitu, adeitsu.
Zur eta lur utzi gaitu zeure burua aurkezteko interneten jarri duzun bideoak. Nor zara zu, Marimaistra? Nondik irten zara?
Ai, laztana, gauza asko jakin nahi dituzu zuk. Labur esateko, euskaldun zabarron laguna naiz. Laguna eta laguntzailea. Badakit jende asko bizi dela euskaraz eta euskararekin arduratuta, eta sarritan ahalegin handia ere badela. Baina kariño guztiarekin bada ere, batzuetan ez dugu hizkuntza behar bezala zaintzen, eta sekulako triskantzak egiten dizkiogu. Horiek konpontzen laguntzera nator ni.
Jaso e-posta bidez zure herriko albisteen berri