Bilboko EHEk iraganetik gerorako begirada egin nahi du. Begirada hori Bilbon gabiltzan euskaltzaleok batera egin behar dugula uste dugu eta horregatik antolatu dugu aipatutako mintegia.
Euskaltzaleok, Hau Pittu Hau, Tanttaka eta Euskarriko kideok eta EHEkook elkar ezagutu, EHEren ibilbideari elkarrekin errepasoa egin eta geure inguruko guztion aurrera begirako ekarpenak jaso nahi ditugu.
Hauxe izango litzateke mintegiaren gidoia:
Euskararen atzerakada
Egungo egoera, zapalkuntzaren ondorio
Euskal Herrian Euskaraz, sorreratik 35 urtera
35 urte, 11 borroka
Aurrera begira, Bilbo euskalduna eraiki dezagun!
Zelan eraikiko dugu Bilbo euskalduna?
Esateko asko zein gutxi badaukazu ere, zeure parte hartzea oso garrantzitsua da geuretzat. Bilbo euskalduna helburu dugun denok badugu zer entzun eta zer esan egun horretan eta, horregatik, zeu ere ezinbestekoa izango zara.
Laster jakinaraziko dizugu ordu eta leku zehatza.
Laster arte!