Iepa jente!!!
Ze antolakuntza ona!!!
Kasabalek egingo badu gai-jartzaile nigatik primeran (lan bat gutxiago, nahiz eta Bermiorako bidaian autobusean denbora izan dudan pentsatzeko eta zer edo zer banuen buruan... hurregorako gordeko dut.
Sarreren prezioarena nik ere jaitsiko nuke (10 €-tan ondo), ta gazteei prezio berezia egin, azken finean auzoarentzako antolatzen dugun gauza da (ta momentuz ez gaude diru premian), eta holan jendeari aukera ematen diogu etortzeko. Azkenean giroa sortzea eta euskaraz ondo pasatzea da gure helburua...
Eta bertsolariei ordaintzearenarekin Aitzirekin ados nago, iaz agian apur bat pasatu ginen, bi baino ez zirelako, baina 5 pertsona mobilizatuko badira, bakoitzarentzat 50 gutxi iruditzen zait (kontuan izanda, joan-etorria, abesteko denbora... 6 bat ordu egingo dituzte etxetik kanpo...).
Ostegunean 6etan justo ezin dut agertu (obrakoekin geratuko gara), baina amaitzean deituko dizuet ta agertuko naz.
Ostegunera arte!!
Matxa