Google Groups no longer supports new Usenet posts or subscriptions. Historical content remains viewable.
Dismiss

[BASQUE] euskaldunik ?

4 views
Skip to first unread message

Joxean

unread,
May 3, 1997, 3:00:00 AM5/3/97
to BAS...@listserv.rediris.es

Kaixo Maria:

>Apirilak 16an, <soc.culture.basque>-n
>Joseba Barrenetxeak emandako aholkuak zioen:

>>Autodeterminazioa gora, autodeterminazioa behera, independentzia,
>>subirotasuna, nazioa... baina zer demontre izango gara euskaldunok
>>gure hizkuntzarik gabe? Europako sudurluzeen herria?

>Sudurmotz, belarrimotz, muturbeltz eta azurbaltzak ere bai,
>Europako jenderik eder eta jatorrenetakoa dudarik gabe.

Hori dena, baina ez euskaldun jendea, ez eta Euskal Herria.

>Gutxienez orain artean izan garen adina ez izateko arrazoirik
>ez dago. Ez ahaztu batipat *erdaraz* egina dela egun dugun
>Euskal Herria, beraz hizkuntza batean edo bestean zeozer izango
>garela nahiko ziur dago. Fatalismoak eta errua besteei aurpegira
>botatzeak ez digute euskara zuzpertuko. Euskaldunon euskarazko
>lan eta eredu bikainak zeozer egin dezake, euskaraz ez dakitenei
>lagunduz eta animatuaz batera.

Ez nago zeharo ados.* Euskal Herria*, euskaldunak bizi diren herria
da. Euskaldunik ez badago, ez dago Euskal Herririk.
Hizkuntza bakoitzak, mundua ikusi eta ulertzeko ikuspuntu bat ematen
du. Horregatik, erderaz eraikitzen bada, ezin izango da *Euskal
Herria*, baizik eta beste gauza bat.

>Euskarak osasun sendoa du gune horretan, ordea hortik kanpo behar
>du bultzada eta adorea. BASQUE eta soc.culture.basque-n, esate
>baterako, beti izango dira ongi etorriak zure euskarazko idatziak.
>Eta konpromezu eskuzabalagoa hartu nahi izan ezkero, hortxe daukazu
>borondatezko euskara irakaslea izateko aukera, horren bila gabiltza-ta.

Nire biziaroan, murrizten besterik ez dut ikusi euskararen erabilpena.
Nire aitona abere tratante bat zen baina etzekien erderaz, eta etzuen
sekulan ikasi beharrik izan. Oraingo humeak berriz, ikastoletara
joaten dira, baina kalean beraien artean erderaz hitzegiten dute,
orain arte inoiz erderaz entzun ez den herrietan.
Ingelesez jakiteak ez nau ingelesa egiten. Euskaraz dakienen kopurua
igotzea oso ondo dago, baino ez du ezertarako balio gero eta euskaldun
gutxiago baldin badago.

Agur, eta beste bat arte.

J.A.G.


----------------------------------------------------
Los artículos de BASQUE son distribuidos gracias al apoyo y colaboración
técnica de RedIRIS - Red Académica española - (http://www.rediris.es)

Artículos-Mezuak-Submissions-Articles: <bas...@listserv.rediris.es>
Archivos-Archives: http://listserv.rediris.es/archives/basque.html
------------------------------------------------------

Maria S. Santisteban

unread,
May 4, 1997, 3:00:00 AM5/4/97
to BAS...@listserv.rediris.es

jgoi...@idecnet.com-ek zioen

>>Sudurmotz, belarrimotz, muturbeltz eta azurbaltzak ere bai,
>>Europako jenderik eder eta jatorrenetakoa dudarik gabe.
>
>Hori dena, baina ez euskaldun jendea, ez eta Euskal Herria.

Egia diozu, baina ez daukagu euskal hitzik euskaraz ez dakiten euskaldunei
deitzeko. Beraz, agian, euskaltarrak eta Euskadi eukiko genuke, edo baskoak
eta Euskalerria. Horrek ez du esan nahi, ordea, "herria" desagertuko zenik.
Herri izatearen ideia bera ere, beste mila gauza askoren artean,
gaztelaniaz formulatu baitzuten gure arbasoek. Hildo berdinetik jarraitzea
besterik ez litzateke izango. Tristea bai, baina ez gure herriaren bukaera.
Ez ginateke hizkuntzaz aldatu duen lehenengo herria, ezta azkenekoa ere.

>Ez nago zeharo ados.* Euskal Herria*, euskaldunak bizi diren herria
>da. Euskaldunik ez badago, ez dago Euskal Herririk.
>Hizkuntza bakoitzak, mundua ikusi eta ulertzeko ikuspuntu bat ematen
>du. Horregatik, erderaz eraikitzen bada, ezin izango da *Euskal
>Herria*, baizik eta beste gauza bat.

Ez al du gaurko Euskal Herriak erderaz batipat ikusten bere burua?
Ez nago ni ziur hain diferentea denik mundua euskaraz edo erdaraz ikustea,
benetan. Hain diferente ote da hirietako euskaldun eta erdaldunen mundua
begiratzeko ikuspuntua? Ez dut nik horrela uste.

>Nire biziaroan, murrizten besterik ez dut ikusi euskararen erabilpena.
>Nire aitona abere tratante bat zen baina etzekien erderaz, eta etzuen
>sekulan ikasi beharrik izan. Oraingo humeak berriz, ikastoletara
>joaten dira, baina kalean beraien artean erderaz hitzegiten dute,
>orain arte inoiz erderaz entzun ez den herrietan.

Nire garaian baino euskara gehiago behintzat badakite eta erabiltzen dute
euskal umeek. Kontua da euren ingurunean zer erabiltzen den, ze eredu dituzten.
Euskaldun askok semeei euskara ikasteko aukera emanez lasaitu du
hizkuntzarekiko bere erantzunkizuna. Hala ere, aurrera ere bagoaz: inoiz
baino estimulo eta errekurtso gehiago daude euskaraz, eta hori mesedegarria
baino
ezin zaigu izan.

Hala ere, euskaldunok erdarari atxikitzen bagatzaizkio euskarari bainoago,
zaila dugu euskararen etorkizuna. Eta zailagoak jokaera hori aldatzeko
neurriak. Indarrez behintzat ezer ez dugu aldatuko, okerrera baino ez bada.

>Ingelesez jakiteak ez nau ingelesa egiten. Euskaraz dakienen kopurua
>igotzea oso ondo dago, baino ez du ezertarako balio gero eta euskaldun
>gutxiago baldin badago.

Gauza bat hizkuntza da, eta naziotasuna bestea. Milioika Estatu Batuar
daude ingeles kaxkarra erabili arren beren burua harro-harro "amerikartzat"
ikusten dutenak. Ziur nago Ingalaterran ere, gutxiago baino gauza bera
gertatuko dela
hau beren herria egin duten inmigranteekin. Euskal hiztun gehiago egon eta
euskara gutxiago erabiliko balitz, hizkuntzaren tragedia litzateke,
euskaldun gutxiago egongo lirateke, baina euskal herritar -euskaldun zein
erdaldun- berberak.

Agur t'erdi eta hurrena arte,

Maria S. Santisteban

0 new messages