|
Saretuzen urtero kontsumoari modu transbertsalean eragiten dion gai baten inguruko lanketa egiten dugu. Azken urteotan zaintzaren inguruan, bizi ona edota kulturaren inguruan egin dugu eta aurten denboraren inguruan. Nola eragiten du denboraren faktoreak gure kontsumo ohituretan?
Denbora eta kontsumoa erlazionatzen hasten garenean konturatu gaitezke nola denbora manipulaziorako erraminta bihurtu daiteken, kontsumismora garamatzan jokabide-eredu eta zikloak elikatuz.
|