[EUS]
Urriak 16 - 17:30
Kontsumo ereduen inguruan hausnartzeko erakusketa
Urriaren 16tik aurrera Impact Hub-eko hallean erakusketa bat izango dugu, bertatik pasatzen diren pertsonen kontzientziak astintzeko asmoz.
Gainera, Elikaduraren Munduko eguna da eta Saretuzetik elikadura burujabetzarekin bat egiten duten ereduak bultzatu nahi ditugu, tokikoa, arduratsua eta garaikoa den kontsumoa sustatuz, kontzientzia soziala indartuz eta ekintza konkretuetarako proposamenak eginez. Horregatik, udazkenari aurre egiteko, tokikoak, garaikoak eta arduratsuak diren menuak prestatzeko ideiak aurkeztuko ditugu! 🌰🍄🍯🍇🍁
Hartu hausnarketarako minutu bat #ZukErabaki
#MapaSaretuz #KontsumoArduratsua
Inauguraziorako doako izen-ematea: https://framadate.org/aIg4yHhscpp4UpTr edo in...@saretuz.eus helbidean (jarri izena eta posta elektronikoa)
https://donostia.impacthub.net/evento/inauguracion-zukerabaki-tueliges/
[CAS]