DVren artikulua dela eta

0 views
Skip to first unread message

Batiste Ezeiza

unread,
Mar 15, 2015, 7:28:10 AM3/15/15
to Sardiñerak Kofradia, Aldatz Sardiñera
Egunon, Sardiñerak!
Ea, 2 kontutxo:

1.- Azkenean bilera noiz??

2.- DVren artikuluaren harira:

Kaixo ekipo, hona hemen joan den ostegunean Ontziolan hitz egindakoaren ostean, kofradietan zabaltzeko azalpen bat.

Egoeraren irakurketa:

Lehenik eta behin ikusten da hauteskundeak berehala direla eta PPk Bildu desgastatzeko erabiliko duela EDP eguna. Bilduren aurkako artikulua da, nahiz eta guri kolpea emateko baliatu duten bai PP eta DVk. Gai honekin zerbait esatekotan, Udalak esan behar lukeela ulertzen dugu, ez guk.

Diario Vascok horrelako titularrekin gu ezker abertzalean "enkasillatu" nahi bagaitu ere, Piratok ez dugu mundua eskema alderdikoitik planteatzen. Guk balore batzuen arabera egiten dugu lan, eta balore horien alde lan egiteko prest dagoen edonor ongi etorria da gure mugimenduan. Horregatik, ez gara alderdien joko horretan sartuko.

Guk Udalarekin daukagu harremana, gobernuan dagoen alderdia edozein dela ere. Jaiak antolatzen ditugun heinean, administrazioarekin koordinatzea positiboa eta beharrezkoa dela ulertzen dugu, hare gehiago halako ekitaldi handietan. Ez da ahaztu behar aurreko udal gobernuekin ere harremanak genituela, PSOE zenean alkatetzan.

Egia da, Edozer Dugu Posible dela eta, hainbat galdera airean daudela oraindik, eta hortik zenbat den egia, zenbat gezurra, ikertzen jarraitu behar dugula barrura begira. Ezinegona sortzen du ez dakizkigun kontuak egunkarietan irakurtzeak, jakin gabe ziur ea hori egia den ala gezurra.

Garbi izan behar dugun beste gauza bat da guri ez digutela zentimo bakar bat eman. Artikuluotan eskandalu gisa aurkezten badute ere, esaten dena da Udalak Piratoi ez zigula kobratu bokadiloak saltzeko txozna, barra, 10 komunak, larrialdietarako gunea etab jartzeko kobratu ohi dituzten tasak. Ezberdina da dirua ematea eta ez kobratzea. Gu irabazi asmorik gabeko mugimendu bat gera, oso ongi demostratuta daukagu hori, herritarren sinpatia egiten dugunagatik irabazia dugu eta ez dezatela eskandalu gisa aurkeztu. Nolabait gure izena zikintzeko jokaldi gisa ere ulertzen da kontu guzti hau.

Diario Vascok, mugimendua sortu genuen unetik, estrategia ezberdinekin, gure aurka egin du. Lehen urteetan isiltasun mediatikoa erabiliz, ondoren ya nahita nahiez gutaz hitz egin behar zutenean pankarten kontuarekin iskanbilak probokatu nahian, eta azken urteotan, ustezko jarrera positibo batekin, baina egiten dugun ekintza bakoitza edukiz hustuta aurkeztuz beti (abordaia milaka gazte zororen ekintza balitz bezala aurkeztuz, jai partehartzaileen inongo aldarrikapenik ez duena). Orain, badirudi, modu ageriko batean berriz gu kolpatzea erabaki dutela. Ez du graziarik egiten gure mugimendua horrelako titularretan ikustea, baina argi izan behar dugu guk defendatzen ditugun baloreen kontrakoak defendatzen dituztela eta ohituak zeudela hiria beraiek nahi gisan aurkeztea.

Azken gogoeta bat, DV sakralizatu dugu Gipuzkoan, baina ez du hainbeste jendek irakurtzen. Azken datuen arabera, 49.000 ale saltzen dituzte egunero 714.000 biztanle dituen lurraldean. Hori kontutan hartu behar da. Dagoeneko beren eragina ez da hainbestekoa eta gure aurkako artikuluak ateratzen badituzte, barrura begira oharra pasatzea ongi dago, baina asaldatu gabe. Herritarren gehiengoak ez du albiste hauen berririk.

Usaitzen da hau ez dela hemen amaituko, 26an plenoan gutaz hitz egingo dute eta espero daiteke hurrengo egunean titular destruktiboren bat PPkoak esan duenetik abiatuta. Prest egon behar gera.

Zer egin:

Hobetsi da oraingoz behintzat ez ezer esatea publikoki, kontua haizatu besterik ez genukeela egingo ulertuta. Martxoaren 26an plenoan PPko bozeramaileak galderak egingo dizkio Udal gobernuari guri buruz. Publikoki ez dugu deialdirik egingo, baina jendea joateko prest bada, bikain. Lehen eskutik entzun behar dugu zer dioten gutaz.

Bestetik, badaezpada ere, komunikazio lantaldea argumentario bat lantzen joango da, noizbait gai honekin adierazpenak egin behar bagenitu ere.

Ondorioa:

Gu gurera, jarrai dezagun lanean.
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages