Zuen iritziak jaso dira korrikako testigua eramateko kandidatoana, Ezkilaren panpina egiteko lehiaketa deialdia zabaldu zen eta azken galdera bat dago asteazken honetarako Ontziolara erantzun bat bidaltzeko:
-Diruzaintzatik dirua lortzeko moduak proposatzeko bilera bat egin zen eta beste ekintzen artean boletoak saltzearenak hartu du indarra epe motzean egiteko. Eztabaida sortu da eta honaxe galderak: kofradiako 1000 boleto saltzeko esan da. Eztabaida sortu da boletoak egitearena edo ez, ze iritzi? eta baietz uste badegu zenbat pertsona egongo ginateke prest saltzeko? zerrenda egin behar da gure indarren arabera boleto gehiago edo gutxiago (edo ez baditugu nahi) eskatzeko.
1. Elkartea sortu da. Izena: Jaiak Abant --> Elkartea eta mugimendua ezberdindu nahi izan da. Zuzendaritza batzordea Ontziolako idazkaria, koordinatzailea eta diruzaintza arduradunak izango dira (Agurtzane, Iñaxio eta Lander), urtero aldatzen joango diren izenak dira, ardurak banatzeko. Udaletxeak udararako lokal bat emango digulakoan gaude.
2.Iñauteritako balorazioa positiboa. Galdera: nola egin kofradietatik kanpo daudenak baina Piraten ekintzak gustoko dituztenak festara animatzeko?
3. Asanblada balorazioa positiboa. 66 pertsona bildu ginen hasieran, 45 bukaeran. Estatutuak web orrian egongo dira eta emailez pasako dizuegu.
4. Erronkak aurrera eramateko proposamenak eraman behar dira Ontziolara. Lan talde bat sortzea proposatu da Ontziolatik kanpo (Ontziola deskargatzeko). Bileran ikus genezake puntu hau
5. Musika lan taldeko irizpideak: aniztasuna, parekidea, ez errepikatzea, hemengo taldeak eta euskera. Ze irizpide gehiago ikusten dira? Ze talde proposatu nahi ditugu Sardiñerok? Musika lan taldea dagoeneko hasi da martxan kontzertuak lotzen. Bileran ikusteko ere.
Muxu bana!