Kaixo, lagunok
Ekainak 5 eta 6ean Alternatiben herrixka ospatuko da Antigua auzoan. Hainbat eragile eta norbanako ari gara egun honen antolaketarako lanean, tartean Aingura Kofradiako hainbat kide, eta Donostiako Piratak ere egun honen parte izatea nahi dugu.
Zer da Alternatiben herrixka?
Alternatiben herrixka, klima aldaketari aurre egiteko egiazko aukera indibidual, kolektibo, lurralde eta sistema mailakoen herrixka bat da.
Hiru dira helburu nagusiak:
Zergatik egin Alternatiba Herrixka Donostian?
5.000 kilometroko bizikleta martxa batekin, Bizi! mugimenduak bestelako mundua posible dela aldarrikatuko du uda honetan, ekainaren 5ean Baionatik irten eta irailaren 26ean Parisera heltzeko, tartean Eropako 6 estatu zeharkatuz. Baionatik atera eta lehengo geldi unea Donostia izango da ekainak 5ean. Bizikleta martxa honekin bat eginez, Alternatiben Herrixka Donostian eraikitzeko aukera aprobetxatu nahi izan dugu, bide batez urriak 24an Bilbon ospatuko den Euskal Herri mailako Alternatiba berotuz.
Ze itxura izango du?
Gaiak duen larritasun eta garrantzia alde batera utzi Gabe, ekimena jai giroan burutzea da gure nahia. Zehaztasunak erabakitzeke badaude ere, bere egitura orokorra bi zatitan banatuko da:
Nork eta nola har dezake parte?
Hasieratik Donostiako herri eragileen arteko elkarlana eta parte-hartzea sustatuz, inplikazio maila desberdinean parte hartu nahi duen edozein norbanako edo eragileri guztiz irekita dagoen proiektua da.
2014ko azaroan hasita, Donostiako hurrengo herri eragileen artean antolatzen eta eraikitzen ari gara Alternatiben Herrixka Donostian eta orain arte ondorengo eragileek artu dugu parte maila desberdinetan: Aingura Kofradia, Antiguaotarrak kontsumo taldea, Argituz, Banda Bat, BasHerri, Cristina Enea, Ekoliderrak, Emaus, Saretuz, Goiener, Gutun soziala, Mugarik Gabe, Surfrider, Me cambio, Gabiltza, Auzoenea Jantoki Herrikoia, Txantxarreka Gaztetxea, Zero Zabor, Bubatis .. .
DONOSTIAKO PIRATAK
Esan bezala, Aingura Kofradiako hainbat kide hasieratik ari gara egunaren antolaketa lanetan. Hainbat ideia baditugu buruan, hala nola, jaiak eta jasangarritasunari buruzko mahai inguru bat. Baina, Donostiako Pirata guztien iritzia eta ekarpena garrantzizkoa da, hauek denak jasotzeko helburuarekin, aste santutik bueltan, apirilak 14ean bilera irekia egingo dugu Txantxerrekan 18:30tan.
Lurra iraintzen duenak bere burua iraintzen du.
Aingura Kofradia