KAIXO SARDIÑERAK!!
Ez zaituztet asko bonbardeatu nahi, baina bueno, turno batzuk bete behar dira datorren larunbatean, eta jakin beharko genuke ea sardiñeraren bat animatzen den. Ezin baduzue lasai, gure egoera hau da eta honekin egin behar dugu aurrera, baina plan polita egin dezakegu turno batekin lotuta...jijijij!!
1. ALTERNATIBEN HERRIXKA + 11 KOLORE:
Ekainaren 6an, hurrengo larunbatean. Alternatiben herrixka Antiguon jasangarritasunaren inguruan eta antolatuko det ekintza bat da. Goizez izango da eta bazkaria prestatu dute han, beraz, plan polita litzateke hara azaldu eta bertan bazkaltzea!!
Jendea behar da montaje eta desmontajerako...norbait prest?? Goizeko montajea da batez ere garrantzitsua, 8tatik 10tara gutxi-gora-behera.
Bestalde, arratsaldean 11 Kolore da. Piratak urtero egon izan gara bertan laguntzen eta aurten ere gure laguntza eskatu dute. Norbait prest??
Ba hori ekipo, hau plan moduan hartu genezake!! Egun osoa elkarrekin pasa, bazkaldu, lasai-lasai!!
Bestalde, zenbait gauzekin aurrera jarraitzeko, kofradien iritzia eskatu da.
1. AHTaren aurkako manifa nazionala dago Donostin ekainaren 13an. Atxikitzeko eskatu digute, nola ikusten duzue??
2. Talaiako lantaldetik zeinbait proposamen daude egitarau amankomunerako: ligoteo sanoa (poteo antzeko bat), mural erraldoi bat egitea erasoen aurka eta eraso sexisten aurkako kamixeta bat ateratzea. Ontziolan dena oso ondo ikusi da, baina hori, kofradien iritzia ere eskatu da!!
Ta lixto!!! Ez da hainbeste, ez???? Jajajaja! MUXU BANAAAAAAAAA!!!