Kaixo lagunok!
Donostiako Piratok ez dugu atsedenik hartzen, eta Aste Nagusi Pirata prestatzeari ekin diogu.
Aurten berrikuntzak izango ditugu, eta horietako bat gure ikurra den Ezkila Kapitainaren panpin handi bat egingo dugula da. Berau izango da gure sinboloa kalean, alde batetik bestera eramango duguna.
Eta nolako panpina egingo dugu? Nork egingo du?
Modu parte hartzaile bat proposatu nahi dugu, eta horretarako lehiaketa bidez egingo dugu. Edonork hartu ahal izango du parte.
Panpina egitea gustatuko
litzaizuekeenok, bidali zuen proposamena izanp...@gmail.com
helbidera apirilaren 19a baino lehen.
Bertan adierazi nolakoa egingo zenuketen, zirriborroren bat egiten baduzue hobe, zer aurrekontu izango duen eta gainerako xehetasun guztiak.
Lau gauza hauek kontutan hartuko ditugu irabazlea aukeratzeko orduan:
Urteetan irauteko modukoa izan behar du.
Alde batetik bestera mugitu behar dugu, beraz, erosoa izatea baloratuko dugu.
Tamaina aldetik ikusteko modukoa nahi dugu (alegia, ez panpin txiki bat).
Aurrekontua bidali.
Piraton barnean antolatuta gauden kofradia guztietako kideon artean bozketa bidez aukeratuko dugu irabazlea. Panpina egitearen gastuak mugimenduaren kontu, noski!
Hemen daukazue Ezkila Kapitainari buruzko informazioa, eta azpian orain arte egin ditugun hainbat irudi.
http://www.donostiakopiratak.eus/piratei-buruz/ezkila-kapitaina/
Ongi izan eta zabaldu proposamena inguruko artista jendeari!
Donostiako Piratak