AUPA EKIPOOOOO!!
Bueno, jadanik maiatzean sartu gara, eta orain baiii, gure arteko bilera bat egitea behar beharrezkoa daaa!!
Aste Nagusia gertu daukagu eta dagoeneko Sardiñeron festetako programazioa prestatzen hasi behar garaa!! Lehengo urtean egindakoaren antzeko zerbait egitea pentsatu dugu, gehiegi liatu gabe, baina norbaitek programaziorako gauza berriak egiteko ideia eta gogoak badituuu, aurreraaa!!
Beraz, bilera egun bakarra proposatzen degu: MAIATZAREN 10, IGANDEA, ARRATSALDEZ!! Agertzen geranon artean, programazioa egiten hasi behar dugu, beraz, ANIMATUUUUUUUUU!!!! Lekua eta ordua zehaztu dezakegu, erantzuten dezuenen arteann!! Benga ekipoooo, gure festa prestatzen hasi behar garaaa, beraz, etorri!!
Bestalde, kontu batzuk komentazeko (kontu asko...):
1. ASANBLADA: Aste Nagusiari begirako Asanblada MAIATZAREN 30an izango da, beraz, joan data erreserbatzennnn!!
2. EHZ: Piratokin elkarlana egin nahi dute, bi mugimenduek elkarrengandik ikasteko. Bost arloren inguruan hitz egingo genuke (bertako produktuak, musika, feminismoa, antolakuntza eta komunikazioa). Arlo hauek bi mugimenduek nola lantzen dituzten azaldu, eta elkarren berri jakitea da ideia. Beraz, norbaitek interesa badu, kofradia guztietan zabaldu da deia, MAIATZAREN 9an, egun pasan Arrosara joateko. Pirata batzuk jadanik baiezkoa eman dute, beraz, elkarlana egon, egongo da, baina hori, interesa badezue, esan!!
3. Guneen erabilpena: pirata guztioi galdetegi bat bidali zaigu, egin genuen Asanbladan guneen erabilpenari buruz pirata askok euren kezka azaldu baitzuten. MAIATZAREN 8rako erantzun behar da. Beraz, hori, oso galdera gutxi dira, ta denon iritziak dira interesgarriak!!.
4. Zaintza lantaldea: jadanik hasi dira biltzen, eta azken Ontziolan Sardiñerareren bat lantaldean egotearen interesa azaldu zuten...
Ba oixe da danaaaaa!! Ea gure bilerarako taldetxo bat elkartzen garennnnnnnnnnnnnnn!!!