Email hau erabat informatiboa da.
Kaixo pirata,
Donostiako herri mugimenduontzat beti ateak irekita izan dituen Kortxoeneari buruz dokumentala egiten ari dira. "Kortxoenea, irautea sortzea da" eta laguntza eskatu digute.
Hirian funtzio garrantzitsua betetzeaz gain, Donostiako Piratokin beti oso ongi portatu dira Kortxoeneako kideak. Horrez gain, praktikan ere gauza ugaritarako ezinbestekoa zaigu, hala nola, Aste Nagusiko dekorazio guztia prestatzeko. Horrez gain, erabilera ugari ematen dizkiogu, izan erabaki garrantzitsuenak hartzeko Flamenkadak bertan egiten ditugulako, hainbat kofradiak beren bilerak bertan egiten dituztelako, musikako lehiaketako kontzertuak bertan antolatu izan ditugulako, Aste Nagusiko txalupa erraldoia bertan montatzen dugulako...
Kontua da, guk
atera genuenean bezala, ez direla egon beren historia kontatzera noiz
etorriko diren zain eta proiektua autogestionatu dute. Horretarako,
inoren menpe ez egoteko, laguntza eskatu dute crowdfunding bidez.
4.000 euro behar dituzte eta 680 dagoeneko bildu dituzte. Oso eskaintza herrikoia egin dute: 10€tik abiatuta proiektuaren parte bihurtzen da ekarpena egiten duena eta gainera DVDa etxera bidaltzen dute! Hortik gora, bakoitzak nahi duena...
Lagundu nahi duenak hemen du lotura: