Kofradiaren deskribapena

0 views
Skip to first unread message

Batiste Ezeiza

unread,
May 16, 2017, 11:02:19 AM5/16/17
to Sardiñerak
Iepa Sardins!

Duela bilera pare bat aipatu genuen Komunikaziotik kofradia bakoitzari fitxa bat betetzeko eskatu geniola, gogoratzen dezue? Kofradia bakoitzaren deskribapentxo bat egin behar zen bertan, eta ni arduratuko nintzela adostu genuen.
Iazko Sardiñerriarako idatzitako panfletilloa hartu det oinarri, ta hau jartzea pentsatu det, ea zer iruditzen zaizuen:


IZENA: Sardiñerak
AZPITITULUA: Kofradia Feminista.

SARRERA:
Jaiak errespetuz eta askatasunez goza ditzagun ari gara lanean Sardiñerak. Jai eredu goxo, atsegin, ireki eta aske baten alde!

DESKRIBAPENA:

Aste Nagusian jai eredu aske eta feminista bat sortzeko asmoa dugu Sardiñera guztiek. Jai feminista, dinamikoa, identitate anitzekoa eta arau apurtzailea nahi dugu, estereotipo, aurreiritzi eta hetero-arauetatik kanpo.

Gurekin nahi ditugu emakume bizardunak, mari-mutilak, harro dauden mutxurdinak, butch alaiak, sirenoak, transmarikabollofeministak, adime-bihotzak zabalik dakartzaten zomorro guztiak!

Zatozte gurekin eta ausartu morez zikintzera desio duzuen horren ahoa, dantzan kordokaraziko ditugu eta gizarte patriarkal honen arauak!

Haizea Núñez

unread,
May 16, 2017, 11:34:47 AM5/16/17
to Batiste Ezeiza, Sardiñerak Group
Ederra, Batix!! 😍

--
Has recibido este mensaje porque estás suscrito al grupo "SARDIÑERAK" de Grupos de Google.
Para cancelar la suscripción a este grupo y dejar de recibir sus mensajes, envía un correo electrónico a sardinerak_kofradia_feminista+unsub...@googlegroups.com.
Para acceder a más opciones, visita https://groups.google.com/d/optout.

Irati Elizalde

unread,
May 16, 2017, 1:11:21 PM5/16/17
to Haizea Núñez, Batiste Ezeiza, Sardiñerak Group
"kordokarazi". dios, urtero inpresionatzen nau hitz horrek! ;)

Haizea Núñez<haiz...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko maiatza 16 17:34):

nora....@gmail.com

unread,
May 16, 2017, 5:12:26 PM5/16/17
to Irati Elizalde, Haizea Núñez, Batiste Ezeiza, Sardiñerak Group
Deskribapen erotiko festiboa, atsegin dut oso! 
Para cancelar la suscripción a este grupo y dejar de recibir sus mensajes, envía un correo electrónico a sardinerak_kofradia_...@googlegroups.com.

Maider Fernandez Ilarregi

unread,
May 17, 2017, 8:14:43 AM5/17/17
to nora....@gmail.com, Irati Elizalde, Haizea Núñez, Batiste Ezeiza, Sardiñerak Group

Aupa Batix! Milesker!!! Nere lehenengo aldia kordokarazi hitzarekin 




De : sardinerak_kof...@googlegroups.com <sardinerak_kof...@googlegroups.com> de la part de nora....@gmail.com <nora....@gmail.com>
Envoyé : mardi 16 mai 2017 21:12
À : Irati Elizalde
Cc : Haizea Núñez; Batiste Ezeiza; Sardiñerak Group
Objet : Re: Kofradiaren deskribapena
 
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages