FW: ZIPOTZ JAIAK 2015ko PALA ETA ESKUPILOTA TXAPELKETA

0 views
Skip to first unread message

nerea arriola urberuaga

unread,
Jun 15, 2015, 10:03:14 AM6/15/15
to
kaixo! hemen dator groseko jaietako pala txapelketa!
animatu eta parte hartu! eta lagundu zabaltzen mesedez!

Arratsalde on,

Aurten ere Groseko jaietako pala eta eskupilota txapelketa ospatuko da Sagueseko  frontoian. Aurten lehen aldiz, Emakumezkoen Pala Txapelketa izango da gainera.

Txapelketa ekainaren 25etik uztailaren 17ra ospatuko da arratsaldero, 17:30 tatik aurrera. Partiduak binaka izango dira: palazkoa (emakumeen txapelketa teniseko pilotarekin eta gizonezkoena gomazko puntu horidun pilotarekin, biak 25 tantutara) eta eskuzkoa (larruzko pilota goxuekin, 22 tantutara). 

KATEGORIAK:
  • Emakumezkoen pala txapelketan maila bakarra izango da.
  • Gizonen pala txapelketan bi maila izango dira: 1.Maila eta 2.Maila. Bikote bakoitzak erabaki beharko du zein mailatan hartu nahi duen parte.
  • Gizonezkoen pilota txapelketan maila bakarra izango da.

Parte hartu nahi duenak bidali ditzala ondorengo DATUAK grosp...@hotmail.com helbidera:
  • Emakumezkoen edo gizonezkoen txapelketan parte hartu nahi duen. Gizonezkoan bada, eskupilota edo pala; ta pala bada 1. mailan edo 2. mailan jokatu nahi duen.
  • Bikotearen izen abizenak.
  • Bikotearen telefono zenbakiak.

KONTUAN IZAN:
- Txapelketan parte hartzeko bikote bakoitzak 20 euro jarri beharko ditu. Dirua bikoteak jokatuko duen lehen partiduan jasoko da. Diru horrekin, txapelketako gastuak eta final egunean egin ohi den afaria ordainduko dira.
Apuntatzeko azken eguna ekainaren 21a izango da. Taldeak egin ostean, ekainaren 23an egutegia helaraziko zaie parte hartzaileei.
- Txapelketa normaltasunez joan dadin parte hartzaile guztiei seriotasuna eta konpromezua ezkatzen zaie. 

Aurten ezin izango diot urteroko dedikazioa eskeini txapelketari, beraz guztion artean txapelketa aurrera eramateko,  frontoian egoten zareten pertsonei kolaborazio berezia eskatu nahiko nizueke, epaile bezala edoeta besterik gabe bertan egoteko konpromezua artuz.

Parte hartu nahi duen ezagunen bat baduzue, email hau berbidaltzea eskertuko genizueke.

Besterik gabe, txapelketarako motibatzeko abesti pare bat erantsiak bidaltzen dizkizuet. 

Mila esker.

Jon 
Tlf: 645720927



Dragon Ball - 14 Kame-Sen-Ryu No Kibishii Shuugyou.mp3
Dragon Ball - 15 Dai Nijuuikkai Tenka-Ichi Budokai.mp3
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages