Larunbatean Flamenkada egingo dugu. Piraton erabakigune gorena bilduko gara eta han denon artean jai herrikoiek Donostian egin behar duten bidea marrazten jarraituko dugu. Gogoratu, oraingoan Añorgan geratu gara, Firestone fabrika berreskuratuan. 9:15 geratu gara han.
GAI ORDENA
Sarrera
Zaintza.
Jasangarritasun txostenaren aurkezpena. Aingurak egindako txostena bat da gure jaien jasangarritasunaren inguruan. Oso lan txukuna eta interesgarria!!
Baloreak. Aurreko asanbladan atera ziren baloreak lantzen jarraituko dugu.
(Atsedenaldia)
Guneen gogoeta - Galdetegia. Zenbait erabaki garrantzitsu dauzkagu hartzeko honen inguruan!!
Ezkila kapitaina.
Aste Nagusirako egitarauen aurkezpena.
ATXIKITA DOKUMENTUAK:
Hainbat dokumentu dauzkagu atxikita email honetan.
- Jasangarritasunaren txostena daukazue 2 PDFtan. (Kontsumo eredua 2015)
- Baloreak "zip" batean. Bertan aurreko asanbladan balore bakoitzaren inguruan esandakoak bilduta daude. Asanbladara eramango ditugu galdetegi bidez egindako ekarpenak.
- Guneen galdetegia. Galdetegi honetan planteatu genituen galderen inguruan ariko gara. Galdetegia hutsa bidaltzen dizuegu. Sarean jasotako ekarpenak asanbladara eramango ditugu.
- Ezkila proposamena.
Agur bero bat denoi eta larunbata arte! Eutsi goiari, Aste Nagusi Pirata hortxe dugu eta!