Eraso sexisten inguruko
hausnarketa eta formazio tailerra.
Piratok,
jai parekideagoak lortzeko desioz, lanean gabiltza han eta hemen, gure
jardunaz hausnartu eta genero ikuspegia barneratzen. Zehazki, Indarkeria
sexistaren eremuari dagokionez, kezka eta ardura nahikoa izan ohi
ditugu honen lanketa eta eginbeharren gainean. Sarri, gure kofradietan
eta lagunartean hitz egiten dugunean, erasoak zer diren, zer ez diren,
zer egin behar dugun, eta bestelako hamaika duda sortzen zaizkigu.
Hortaz, tailer honen helburua horri buruz hausnartzeko tarte aproposa
sortzea izango da, mugimenduko kide guztien artean.
Ordutegia: 17.30-20.30 (3 orduko iraupena)