Proposamena Bilgune Feministatik Sardiñerentzako

1 view
Skip to first unread message

idoia trenor

unread,
May 11, 2016, 12:41:09 PM5/11/16
to sardinerak_kof...@googlegroups.com
Kaixo Sardinillak

Bilgunetik irakurraldi musikatu ibiltaria ekintza antolatzen ari gara eta zuek kofradia bezala parte hartzea gustatuko litzaiguke pila-pila. Bilgunean gabiltzan Sardiñeretatik aparte zaudeten sardiñerek parte hartzera animatzen zaituztegu!


Maiatzaren 27an, ostiralez, Alde Zaharreko hainbat tabernetan zehar egitea da asmoa. Musikariak bidelagun, talde zein kolektibotako kide zaretenok euskaraz eta testu batekin Heteroaraua euskaraz pitzatzera gonbidatu nahi zaituztegu.


Heteroarauaren eta heteropatriarkatuaren ideia orokorren pean, salagarri deritzozuen edozein gai-adar izan daiteke zuen testurako gai. Eta jakina, heteroaraua hautsiz ospagarri zaigun beste edozein testu ere bai! Euskaraz irakurtzea da baldintza bakarra.


Poema, bertso, narrazio, elkarrizketa, iritzi artikulu, berri … zuen gisara …


Parte hartzaile andana izango denez, gehienez orrialde bateko luzeradun testuak izatea eskertuko genuke. Ordutegia arratsaldeko 19:00etatik 21:30etara izango da, gutxi gorabehera.  Testu hauek musikari batzuez lagunduak izango dira, eta horregatik, eskertuko genizueke testuak honako bi helbidetara bidaltzea, guk aldez aurretik haiei bidali ahal izateko:


donostiakobil...@gmail.com

truk...@hotmail.com


Zer diozue???Animatuko zarete? Maiatzaren 23rako konfirmatu nahiko genuke kalkulatzeko zenbat testu izango ditugun eta bakoitzak non irakurriko duen antolatzeko.



Mila esker eta aurrera borroka! Muxu bana


Donostiako Bilgune Feminista


--
Idoia Trenor

Naiara Sampedro Perez

unread,
May 11, 2016, 2:36:15 PM5/11/16
to idoia trenor, sardinerak_kof...@googlegroups.com
Kaixo!

Ekimena izugarri ona iruditzen zait eta gustora asko parte hartuko nuke, baino asteburu horretan semearekin konpromezua dut eta urrengoan behar du izan!

; )


Naiara Sampedro Pérez
EH Bildu talde politikoa
Zinegotzia
+34 943 48 10 27
www.donostia.eus






Nork:        idoia trenor <idoia....@gmail.com>
Nori:        "sardinerak_kof...@googlegroups.com" <sardinerak_kof...@googlegroups.com>
Data:        11/05/2016 18:41
Gaia:        Proposamena Bilgune Feministatik Sardiñerentzako
Bidaltzailea:        sardinerak_kof...@googlegroups.com

donostiakobil...@gmail.com

truk...@hotmail.com

--
Has recibido este mensaje porque estás suscrito al grupo "SARDIÑERAK" de Grupos de Google.
Para anular la suscripción a este grupo y dejar de recibir sus mensajes, envía un correo electrónico a
sardinerak_kofradia_...@googlegroups.com.
Para acceder a más opciones, visita
https://groups.google.com/d/optout.

Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages