Kaixo danori, zer moduz joan da uda?
Berriro lanean hasita badirudi uda aspaldi bukatu zela. Gauza interesgarriak ikusi ditut han eta hemen.
Nire etxera iritsi dira CEDERNAk bidalitako bi gutun: bata baiezkoa eta bestea ezezkoa. Baiezkoa diru gehiagokoa da ezezkoa baino, bata 18.445 €koa; bestea ordea, 12.880€koa.
Ostegun arratsaldean Irunean egon beharra dut eta ez dakit bilerara iritsi ahal izango dudan. Dena den, hor eskaneatu ditut dokumentuak ikusteko aukera izan dezazuen.
Laister arte,
Ane Miren