Eta hemendik aurrera why. how, what? Y a partir de ahora?

2 views
Skip to first unread message

joseba josebaritx

unread,
Jun 6, 2012, 5:19:28 AM6/6/12
to sakantz...@googlegroups.com

(si alguien tiene problema para entender y si no puede conseguir traduccion ke lo pida tranquilamente)

kaixo guztioi
deskantsua eta gero, banator tabarra ematera, sorry.

Ostiral honetan 19:30tan Altsasuko Gure Etxean koordinatzaile guztiekin bilera dago, orain arte bildu garenok egotea ere komenigarritzat jotzen baduzue azaldu mesedez. Akaso balorazioa hor egin dezakegu, aberatsagoa izango da koordinatzaileekin batera.

Bilera honetan koordinatzaileei azaldu behar zaiena hauxe da:
1. komunikazio sistema (groups, dropbox...). Norbait prest dago proposamen bat idatziz pasatzeko? Gauza xinple bat.
2. Plangintza. Urte amaitu bitartean zer dagoen planifikatuta. Teorian dirulaguntza eskaeretan sartu genuena (udarako ideien lehiaketa, udazkenean ideien zaparrada.brain storming, bigarren lan jardunaldia abenduan; Sakanako Ezagutza Funts Soziala (SEFS) ).
3. Lan metodologia bat (akaso Azaro Fundazioak emandako materialak balio dezake) (Hau findu egin behar da, datozen hilabeteetarako helburu xume batzuk jartzea, adibidez, iraileraren amaierako egitasmoak edo ideiak definituta idatziz izatea (biabilitate plana egitera iritsi gabe), eta egitasmo horiek baloratzeko, osagarritzeko.... guztion arteko sesio batzuk antolatu). Beste aukera bat da udaran tailer bat egitea, proiektu enpresarial bat nola landu esplikatzeko, hau da, Ansoategik esplikatutatuko gasa-likido-solido prozesua. Aukera Azaro fundazioarekin egitea edo Saiolan-ekin batera (amaieran link batzuk jartzen ditugu)
4. Hurrengo bilera finkatu.

Norbaitek beste ideiaren bat badu esan dezala.

Baina sortzen ari zaizkidan kezkak bi multzotan bana daitezke:
1. Une honetan ditugun hutsuneak (i. web eta sareak elikatzeko pertsona; ii. komunikazio planteamendu bat izatea (akaso ez genuen prentsaurreko bat egin behar edo prentsa ohar bat bidali behar aste honetan larunbatekoa baloratuz; iii. kontaktuen mapa, hau da, kontaktuen artxiboa kudeatuko duen pertsona; iv. harreman estrategia bat...)
2. Gure funtzionamendua nolakoa izango den. Hau da, Sakantzenek dimentsio bikoitza du, batetik egitasmo zehatzak bideratzean lehentasuna duen lan taldeen sarea; eta bestetik, Sakanako gizarteari enfokaturiko jarduerak. Orain arte bigarren dimentsio horretan aritu gara (konferentziak, ekainak 2) eta aurrerantzean beste ekimen batzuk daude (udakoa lehiaketa, ideien zaparrada, bigarren lan jardunadiak... SEFS ez dut sartzen, lan talde bat dagoelako horretarako), eta arriskua ikusten dut bigarren dimentsioak lehen dimentsioa jatea. Hortaz hausnartzeko gaia litzateke (A) nola kudeatu bi plano hauek, eta horrek Sarearen funtzionamenduari eta antolakuntzari eragiten dio. Bestetik, lan taldeen gainean egon beharra dagoela iruditzen zaigu batzuoi, dena bi edo hiru bileretan desinflatzeko arriskua egon daitekeelako. Hortaz, hau litzateke bigarren hausnarketa gaia: (B) lan-taldeen lan metodlogia, dinamika, beharrak, elkarlana nola antolatu... Eta honekin lotuta hirugarren hausnarketa bat: (D) 2013rako formazio ziklo bat genuen pentsatuta (Internet eta sare sozialak, web orriak, zerbitzu diseinua, kooperatibismoa, kontabilitatea, negozio eredua, marketing, kudeaketa eta bilitatea planak, aholkularitza juridikoa, pitching...), akaso gai hauetako batzuk aurreratzea komeniko litzateke?

Bigarren multzoko hausnarketak akaso materiale batzuk prestatu beharko lirateke eta irailaren amaieran Sakantzeneko asanblada bat deitu, guzti hori eztabaidatzeko.

Izan untsa
Muxutxuak denoi

SAIOLAN
http://www.saiolan.com/eu/proceso-emprendedor
http://www.saiolan.com/index.php?Itemid=130

AZARO FUNDAZIOA
http://www.azarofundazioa.com/dinamic/eusk/zerbitzuak/zerbitzu_integrala.asp



Beste link batzuk (de la idea al negocio)

http://inicia.gencat.cat/inicia/es/ideaNegoci.do
http://www.emprenderalia.com/de-la-idea-al-negocio-en-8-pasos/
http://www.delaideaalnegocio.com/index.html#page_2/






IOANA IJURKO RISCO

unread,
Jun 7, 2012, 4:18:13 PM6/7/12
to sakantz...@googlegroups.com
Aupa, aurrekoan esan bezala liatua nabil aste honetan eta bihar azterketa daukat Iruñean, 18:45 arte edo, beraz agian pixkat berandu iritsiko naiz.

Ioana

2012/6/6 joseba josebaritx <joseb...@gmail.com>
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages