Gabon Zero Zabor taldeak,
Gipuzkoan herri ezberdinetan zaudeten Zero Zabor talde guztiei bilera deialdi hau luzatzen dizuegu:
Eguna:
Urtarrilaren 24, astearteaLekua:
Usurbilen, GZZren egoitzan ( Kale Nagusia 43, Udaletxetik 50m-tara )*
Ordua:
18:30etanGaiak:
- Azken hilabeteetako gertakari eta egungo egoeraren berri ematea
- Zero Zabor taldeen arteko koordinazioa eta elkarlana
- GZZtik eskein ditzazkeen euskarriak jakinaraztea
- Galde-erantzunak
* Egoitza ezagutzen ez duzuenak Udaletxe atarira azaldu. Norbait egongo da zuen zain.
Bilera afari-meriendatxo batekin amaituko dugu. Eskertuko genuke etortzeko asmoa duzuenoi jakinaraztea, prestatu beharreko jan kopurua aurreikusteko.
Besterik gabe, bertan ikusiko garelakoan agurtzen gara.
--

Gipuzkoa Zero Zabor
www.gipuzkoazz.com