Kaixo. Komentatu dugu gure artean eta gaiarekin izango den
zalaparta ikusita uste dugu ez dugula kazetarientzat aparteko ezer egin behar.
Hitzaldi bat ematera doa, eta kazetariek galderen txanda bere ez egitea
moderatzaile lanak egingo dituzuenen esku dago, zuek moztu behar duzue gaia eta
herritarren parte hartzea lehenetsi. Guk horrela ikusten dugu.
Nork: Usurbil Zero Zabor
[mailto:usur...@gmail.com]
Bidaltze-data: sábado, 10 de diciembre
de 2011 15:54
Nori: BEITIALARRANGOITIA LIZARRALDE,
Marian
Gaia: Alduntzinen Usurbilgo hitzaldiaren
inguruan
Kaixo, Marian:
Joxe Mari Usurbildik.
Alduntzinen
osteguneko (abenduak 15) hitzaldia dela-eta, kontu pare bat ditugu zuri
galdetzeko:
- hitzaldiaren berri komunikabideei emango diegunez, kezka sortu zaigu, ea
galderen txanda iristen denean, ez ote duten eurek "kopatuko" tarte guztia,
eta herritarrak galderak egin ezinik geratuko ote diren horren ondorioz. Hori
ekiditeko, aurretik, 18:30tan, komunikabideen aurreko adierazpenak egin
ditzake Juan Karlosek, eta gero hitzaldian ez lirateke horretan sartuko. Zer
deritzozu?. Horrela izatekotan, aparteko deialdia egingo genieke
komunikabideei, eta kultur etxean bertan beste gela bat prestatuko genuke,
adierazpenak egiteko.
- Juan Karlosen hitzaldiko ildo nagusiak zeintzuk izango diren jakitea ondo
datorkigu, horrela, bera hitz egiten ari den bitartean, ildo horiekin lotutako
diapo batzuk proiektatuko genituzke guk geuk kontroletik.
Zure berrien
zain,
Joxe Mari