Iñakiren bideak 2014

0 views
Skip to first unread message

Zarautz BTT Pagooeta

unread,
Aug 4, 2014, 5:59:56 PM8/4/14
to pagoe...@googlegroups.com
Kaixo guztioi:
 
Lerro hauen bitartez, datorren irailaren 7an Zarauztik igaroko den IÑAKIREN  BIDEAK ekimenean parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.
Bizikletan errepideko istripuan hil zen Iñaki Lejarreta BTT txirrindulari ospetsua omentzeko, ihaz sortu zen ekimen bat da.
Zarautz-BTT-Pagoetarekin harremana zuenez, bere familiarteko eta lagunek gure laguntza eskatu ziguten ekimen hau aurrera eramateko.
 
Ihaz ospatu genuen lehenengo emanaldia: bere jaiotze lekua, Berrizen hasi eta bukatzen den martxa da eta gelditu gabe erreleboka osatzen dugu astebukaera osoan zehar Euskal Herriari bira, berak aztarna utzi zuen leku desberdinetatik igarotzen delarik.
 
Ihaz, goizeko 4:00tan erreleboa hartu genuen arren, talde polita osatu genuen Mutrikon kokatzen den Olatza ermitaraiño dagoen zatia 4 ordutan osatzeko.
 
Aurten goizeko 10:00etan ailatuko dira Hondarribitarrak Talaimendira eta 14:00ak arte, Zumaia-Elorriaga-Itziar-Deba eta Olatz bitarteko mendi bideaz egunez gozatu ahal izango dugu, hori bai, 4 orduko epean. ( errepide edo mendi bizikletan ibiltzen den pertsona arrunt batek egin dezaken ibilbidea da, teknikoki zailtasun ertainekoa)
 
Aurreratu nahi dizuegu ere, ekimen hau ez dela lasterketa bat, ezta trabesi antolatu bat ere, bereaz izen-ematerik ez da egin behar, baina partehartzaile bakoitza bere buruaren jabe izango da, beraz bikoteka edo talde txikitan joatea aholkatzen dizuegu. Erreleboa eramaten dugunok, denborak errespetatu beharko ditugu, baina edozein ezbeharren aurrean gure laguntza eskeiñiko dugu.
 
Beraz, zuen lagunartean ekimen hau zabaltzea eskertuko genizueke.
 
Bestalde, ekimen honek ere errepidean bizitza galdu duten txirrindulari guztiei omenaldia egiteko aukera aprobetxatu nahi du. Txirrindulari eta garraiobideen arteko errespetua, 1,5 metroko segurtasun tartea eta errepidean guztiontzako espazioa zaintzeak duen garrantzia aldarrikatu nahi du.
 
Beraz, iruditzen zaigu, bizikletaz gozatzen dugun Zarauztar-inguruko talde eta zale guztientzak aukera polita litzatekela, gure bizikletaz gutxienez Kanpiñetik Parrokiraiño dihoan bidea guztiok batera egitea.
 
Bukatzeko, zuen taldekiderik gurekin Olatzeraiño joateko asmorik izango balu, jakin dezala Olatzetik etorrera antolatzeko asmoa dugula, eta gurekin harremanetan jartzea eskertuko genuela: zarautzb...@gmail.com
 
Besterik gabe, edozein zalantza edo proposamen zuen esanetara gaituzue.
 
Mila esker,
 
Zarautz-BTT-Pagoeta.
 
Ekimenaren linka honakoa da:
 
http://inakirenbideak.blogspot.com.es/
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages