Datorren bilerarako deia. Asteazkena 13, 18:30 kultur etxean

2 views
Skip to first unread message

iñigo gaiton

unread,
Nov 7, 2013, 6:31:50 PM11/7/13
to oriokocu...@googlegroups.com

Gabon denoi:

 

Aurreko bileratik ia hilabete pasa dela eta, etorri zaigu berriro elkartzeko garaia. Datorren zita asteazkenean izango dugu, 18:30tan kultur etxeko bilera gelan.

 

Landuko diren puntuak:

 

-Elkartea sortzeko prozesua. Falta dena azaldu. 

 

-Logoa aukeratu.

 

-Aurrekontuak: langileari ordaintzeaz gain, beste ekintzetarako diruaren kudeaketa aztertu (disko gogorrak, amaierako dokumentua argitaratzea, kopiak, ekitaldiak…). Lehen hiruileko faktura udaleara pasa behar dugula gogoratu. 

 

-Arloetako adituekin egindako bilerak:  nola joan diren azaldu, lanerako metodoak, proposamenak...

 

-Datak finkatu: arlo bakoitza noiz amaitu, amaierako dokumentua, maketazioa, aurkezpen ekitaldia...

 

-2014rako proposamenak: musika eskolakoekin, Xabier Lizaso...

 

- Atxikimenduekin hilero bideo bat egin. Proposamenak bildu. 


Ederki ba. Asteburu ona izan!


Iñigo

Jabier Zabaleta

unread,
Nov 10, 2013, 2:58:57 PM11/10/13
to oriokocu...@googlegroups.com
Gabon denoi.

Asteazkeneko bilera dela-eta, bi kontu dauzkat aipatzeko:

- Asteazkenean ezin izango dut bilerara azaldu. Emazteak ikastaro bat dauka Bilbon arratsaldean; oso berandu etorriko da eta nik Hasierrekin egon behar dut.

- Elkartearena: kosta da pixka bat; baina, azkenean, ostiralean jaso nuen gure estatutuetan egin beharreko aldaketen zerrenda. Gauza txikiak dira ('Orioko curriculuma sortzen' elkartea izateko partez, 'Orioko curriculuma sortzen kultur elkartea' izan behar duela, adibidez; eta horrelako beste txikikeria batzuk). Aldaketak sartu eta sinatu beharreko dokumentuak inprimatuko ditut berriro bihar. Komeniko litzateke asteazkeneko bilera aprobetxatzea ahalik eta sinadura gehien biltzeko. Iñigori emango dizkiot sinatu beharreko paperak, berak bilerara eraman ditzan.

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta


El 08/11/2013, a les 00:31, iñigo gaiton <igai...@gmail.com> va escriure:

--
You received this message because you are subscribed to the Google Groups "orioko curriculuma" group.
To unsubscribe from this group and stop receiving emails from it, send an email to oriokocurricul...@googlegroups.com.
To post to this group, send email to oriokocu...@googlegroups.com.
For more options, visit https://groups.google.com/groups/opt_out.

iñigo gaiton

unread,
Nov 10, 2013, 3:16:42 PM11/10/13
to oriokocu...@googlegroups.com
Gabon, Jabi:

Primeran, asteazkena baino lehen pasako nauk hire bulegotik paperen bila. 

Mila esker, eta ondo segi!

Iñigo


2013/11/10 Jabier Zabaleta <jabierz...@gmail.com>

eli urdangarin zumeta

unread,
Nov 11, 2013, 11:58:39 AM11/11/13
to oriokocu...@googlegroups.com
Iepe,ni bilera azalduko naiz baina 19:30 tan KMko bilera daukat eta lentxio aterako naiz.

Enviado desde mi Windows Phone

De: iñigo gaiton
Enviado: 2013/11/10 21:16
Para: oriokocu...@googlegroups.com
Asunto: Re: [oriokocurriculuma] Datorren bilerarako deia. Asteazkena 13, 18:30 kultur etxean
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages