Lanbide Heziketan onartzeko agindua

63 views
Skip to first unread message

Rosa Ortega

unread,
May 28, 2021, 4:22:10 AM5/28/21
to orientasare
Egun on, forokideok!

LHn sartzeko agindua atera da.

Ildo honetan horren inguruko zalantzak argitzen joango gara. 

Matrikula-prozedura dela eta, atzo bidalitako irudia zuzendu behar izan dut, akats batzuk bazituelako. Ongi izan!

Lanbide Heziketan onartzeko egutegia 21-22 (2).jpg

Rosa Ortega

unread,
May 28, 2021, 7:55:59 AM5/28/21
to orientasare
Orientasareko berriak atalean aurkituko duzue informazio guztia. Prozesua azaltzen duen Ikaslaneko irudia ipini dut askenean, azkoz argiagoa delako. Eta ikasleen txantiloia deskargatzeko QR kodea gehitu dut. Barkatu eragozpenak!

Asteburu ona izan!!!

--
You received this message because you are subscribed to the Google Groups "orientasare" group.
To unsubscribe from this group and stop receiving emails from it, send an email to orientasare...@googlegroups.com.
To view this discussion on the web visit https://groups.google.com/d/msgid/orientasare/9f60ca75-9dea-41ee-8e66-0949d42793een%40googlegroups.com.


--

ORIENTAZIOA IES PIO BAROJA BHI IRUN

unread,
May 28, 2021, 12:38:34 PM5/28/21
to orien...@googlegroups.com
Nik benetan ez dut argi ulertzen:

Nik ez dut ikusten hau EHUko bezala denik, edo agian nil ez dut ulertu 1. fasetik 2 fasera prozesua nola den

Azalpen bat beharko nuke, deialdia irakurri dut eta berdin geratu naiz, ez dute azaltzen edo nik ez dut aurkitu.

Adibidez, zalantza hau daukat:

1. fasean:
Amaia: batxilergoko nota 8 du eta aukeratu ditu, 1goa informatika, 2garrena mekanika eta abar
Peru:  batxilergoko nota 7,5 du eta aukeratu ditu, 1goa mekanika, 2garrena elektronika eta abar

Amaiak ez du lortzen plaza informatikan, azken nota 8,5 izan delako, orduan mekanika plaza esleituko liokete eta informatikan zerrenda geratuko litzateke?. Edo mekanikako plazarik gabe gera daiteke 1. fasean? eta gero 2. fasean agian informatikako plaza eman diaziokete edo mekakikako bat, libre geratuko balira ?

Peruk, lehenengo aukeran mekanika jarri duenez eta azken nota 7,3 izan delako, mekanikako plaza lor dezake, bere 1aukera delako? eta kasu horretan,  Amaiaren aurrean jarriko litzateke eta horri plaza kenduko lioke?

Norbaitek ulertu badu eta azalpen bat ematen badit, eskertuko nioke.

Aio
Begoña



--
Begoña Ortego
Orientazioa

IES Pio Baroja BHI
Elkano Kalea 2
20302 Irun
Tlf 943 899 297

Bego Lierni Bernaola

unread,
May 29, 2021, 1:57:20 AM5/29/21
to orien...@googlegroups.com
Kaixo 
Nik ere nire zalantzak ditut, baina egin dudan irakurketaren arabera 1. fasean bakarrik 1 aukeran lekua dutenek sartuko dira.
Beraz Amaiari 1.fasean ez diote ezer esleituko eta 2.faserako informatikan itxaron zerrendan dago. 2.fasean lekua baldin badauka sartuko da informatikan. Bestela 3.fasean berriro dena hartu ordenatu eta orduan (ez dakit zeren arabera) berriro zeozer esleituko zaie

Ez dakit horrela izango den edo ez, 
Denon artean joango gara argitzen. Beraz, animo



--
Bego Lierni Bernaola

ORTIZ DE GUZMAN IRIARTE MªARANZAZU

unread,
May 29, 2021, 3:23:41 AM5/29/21
to orien...@googlegroups.com
Amaiaren kasuan,  mekanikako plaza gorde egiten zaio 3. fase arte lehenago ez badiote informatikako plazarik ematen. 2. fasean Informatitakoa ematen badiote matrikula egin ahalko du eta 3. fasean ematen badiore ere bai. Informatikako plaza ez badiote ematen mekanikan egin beharko du matrikula 3. fasean.

Peruren kasuan, 1go fasean lortzen badu mekanikan onartua izatea, suposatzen da, bere aurretik onartuak izan direnak 7,5 edo gehiago dutela (berdin dio 1go, 2. edo 5. aukeran jarri izana). Peruk ez lioke Amaiari plazarik kenduko, notarengatik berari lehenago esleitu izan diotelako mekanikako plaza eta informatikako plaza lortu bitartean plaza hori gorde egiten zaiolako.

Nik horrela ulertu dut.





Hau idatzi du Bego Lierni Bernaola (begoliern...@ondarroabhi.net) erabiltzaileak (2021 mai. 29, lr. (07:57)):

ORIENTAZIOA IES PIO BAROJA BHI IRUN

unread,
May 29, 2021, 7:41:36 AM5/29/21
to orien...@googlegroups.com
Kaixo denoi:

Orduan, Amaiak ez badu lortzen plaza bere lehenengo aukeran (informatika), ez lehenengo fasean, ez bigarrenean, ez hirugarrenean, eskubidea dauka mekanikako plaza bat izateko? edo plazarik gabe geratuko da, beste batzuei (lehenengo aukera jarri zutenei) esleituko dietelako? Noiz jakingo du mekanikako plazarekin gera daitekela?.  Ikusten duzuenez, interpretazio desberdinak egiten ditugu, ez dago argi, suposatzen dugu baietz izango duela, baina ez gaude erabat ziur. 


Bestalde, denok argi ikusten dugu, Peruri bere lehenengo aukerako plaza esleituko diotela.

Eskerrik asko zuen ekarpengatik.


Begoña


rosa guerra

unread,
May 30, 2021, 5:29:08 AM5/30/21
to orien...@googlegroups.com
Nire ustez, posiblea da Peruri mekanika plaza bat ematea 1. Fasean, eta arauaren arabera matrikula egin beharko du dagokion epean.
Ondorioz, Peruk puntuazio txikiago eduki arren, Amaia aurretik jarriko da (Amaia informatika aukeratu duelako), lehenengo 2 faseetan bakarrik lehenengo tokiko aukeraketak esleituko baitira. 
Beraz, Amaiak informatika plaza ez badu lortzen, 3.txandan mekanika lor dezake ala ez.

Buelta pare bat eman behar zaio sistema honi. 

Unai Zubiaur

unread,
May 30, 2021, 8:18:08 AM5/30/21
to orien...@googlegroups.com
Kaixo,
nire ustez Arantzazu Ortiz de Zaratek dion moduan, Begoñak jarri duen adibidean, Amaiak ziurtatua du plaza bat mekanikan (2. aukera). Bere notarekin ez du lortu informatikan (1. aukera) sartzea lehen fasean baina plaza bat lortu du mekanikan, gertatzen dena ez duela matrikula egin behar, oraindik hobetzeko aukera duelako 2. edo 3. fasean. Bigarren fasean lortuko balu informatikan plaza bat, orduan bai matrikula egingo luke eta ez badu lortzen, 3. fasean lortutakoarekin, orduan bai matrikula egin behar du.
Ikaslanen bideoan horrela azalduta dago. 
Unibertsitateko sistema bera dago oinarrian. Ikasle batek lehen aukera jarri izana ziklo bat ez dio lehentasunik ematen bigarren edo hirugarren aukera moduan jarri duen beste ikasle baten aurrean, lehen ikasle horrek nota baxuagoa badu. Nota altuagoa duenak beti izango du lehentasuna, lehen aukera izan edo hamargarrena.
Unai


Lanbide Heziketan onartzeko egutegia 21-22 (2).jpg

Ilazki Albizuri

unread,
May 31, 2021, 4:08:11 AM5/31/21
to orien...@googlegroups.com
Eskerrik asko Rosa!!!! 


Posta elektroniko honen barruan doan informazioa, erantsita doazen osagai guztiak bezala, konfidentzialak dira. Posta honen hartzaile ez zaren kasuan, igorleari jakinaraztea erregutzen dizugu eta posta hau berehala deuseztatzea. Informazio honen irakurketa edo/eta erabilera aurretik aipatutako egoeran legez kanpokotzat joko da, honela legezko ekintza ezberdinak hartzeko baimenduta gelditzen da enpresa igorlea.

Rosa Ortega

unread,
May 31, 2021, 5:07:28 AM5/31/21
to orientasare
Begoña, Unaik azaldu duena ulertu dut nik ere, baina egia da aginduan ez dela garbi azaltzen zuk planteatzen duzuna. 

Berriro begiratu dut agindua (euskaraz eta gaztelaniaz) eta ez dut inon topatu 1. fasean lortutako plaza hori ikasleari gordeko diotenik.

Badaezpada IKASLAN Gipuzkoako arduradunarekin hitz egin dut berriro ere eta berak ziurtatu dit puntu hori: ikasleak 1. fasean lortzen duen plaza hobetu baino ezin du egin hurrengo faseetan. Horrela azaldu omen zieten LHko arduradunek LH ikastetxe guztiei bilera batean. 

Izena emateko prozesua gertutik jarraituko dugu. Espero dezagun aplikatiboak ondo funtzionatzea. Behatzak gurutzatu!



--

ARIÑO ALBERTO

unread,
May 31, 2021, 5:56:33 AM5/31/21
to orien...@googlegroups.com

ORIENTAZIOA IES PIO BAROJA BHI IRUN

unread,
May 31, 2021, 6:04:28 AM5/31/21
to orien...@googlegroups.com
Mila esker Rosa eta denoi! 
Ea argitzen diguten! eta espero dut Unaik azaldu diguna erantzun zuzena izan dadila!
Aio
Begoña

Unai Zubiaur

unread,
May 31, 2021, 9:44:06 AM5/31/21
to orien...@googlegroups.com
Kaixo guztioi,
egia da nire azalpena Ikaslanen bideoan esandakoaren interpretazioari buruzkoa izan dela. Agindua gainetik irkurri dut...
Agian Lakuan ziurtatu beharko genuke Ikaslanekoak esan duena?
Unai

xandra garcia

unread,
Jun 1, 2021, 2:12:09 AM6/1/21
to orien...@googlegroups.com
Egun on! Galdera bategaz natortzue... HPBko DBH 3. eta 4. mailako ikasleak zerrendatik kanpo gelditzen dira nahiz eta CNEa euki? 

El vie, 28 may 2021 a las 10:22, Rosa Ortega (<orien...@gmail.com>) escribió:

Rosa Ortega

unread,
Jun 1, 2021, 3:16:08 AM6/1/21
to orientasare
Xandra, Lanbide Heziketako zerrendaz ari zara?



--

xandra garcia

unread,
Jun 1, 2021, 4:23:38 AM6/1/21
to orien...@googlegroups.com
Ez, txarto azaldu nai.... DBHn diot. DBH 3. eta 4.mailako HPBko ikasleak zuzenean irtetzen dira zerrendatik nahiz eta CNEa izan? 

Rosa Ortega

unread,
Jun 2, 2021, 3:46:13 AM6/2/21
to orientasare
Lanbide Heziketan izena emateko IKASGUNEA nola erabili azaltzeko bi baliabide:



--

Orientazio Saila

unread,
Jun 5, 2021, 3:38:16 AM6/5/21
to orien...@googlegroups.com
Mila esker, Rosa



--

Agur bero bat - Un saludo,


Maite Canal

Orientatzailea - Orientadora


IES Artaza-Romo HBI

Amaia etoribidea 28 - 48940 LEIOA

Tlf. 94 4287852 - 94 4287854

https://sites.google.com/a/artazaromo.com/orientartatza/



Ezinbestekoa ez bada ez imprimatu mezu hau, ingurumena gure ardura bada eta.

Antes de imprimir este correo electrónico piensa bien si es necesario hacerlo, el medioambiente es cosa de todos.

Please consider your environmental responsibility before printing this e-mail.

Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages