3 DBH

41 views
Skip to first unread message

Marian Dárceles

unread,
Nov 25, 2021, 3:06:33 AM11/25/21
to orien...@googlegroups.com
Kaixo guztioi!
Zuengana jotzen dut gai batekin kezkatuta nagoelako eta ea zuek ahal didazuen lagundu. Atzo ebaluazio bilerak izan genituen eta 3 DBHko talde batek oso nota txarrak atera ditu ( 30 ikasletik 2k gaindute dute guztia).  Ez dute lanak entregatzen eta...
Norbaitek daki edo bururatzen zaio zerbait egiteko horrelako geletan? Tutoretzako ekintzaren bat? 
Mila esker. aldez aurretik

Marian 
Orientatzailea

Inmaculada Eizagirre Almandoz

unread,
Nov 25, 2021, 3:10:01 AM11/25/21
to orien...@googlegroups.com
Egunon:
Zaila da zerbait esatia bertan ez egonda eta egoera ezagutu gabe.
Guk kasuren batean guraso guztien bilera bat konbokatu izan  dugu hortaz hitz egiteko eta beraien kolaborazioa eskatzeko.

Hau idatzi du Marian Dárceles (mariand...@gmail.com) erabiltzaileak (2021 aza. 25, og. (09:06)):
--
You received this message because you are subscribed to the Google Groups "orientasare" group.
To unsubscribe from this group and stop receiving emails from it, send an email to orientasare...@googlegroups.com.
To view this discussion on the web visit https://groups.google.com/d/msgid/orientasare/CALz68%3DgWqO86bqwPekdSRN1J-w8Ofb5%2BeP%2BTkY-fdFGajOeuUg%40mail.gmail.com.

Tamara Yaoska Sastre Castillo

unread,
Nov 25, 2021, 4:40:57 AM11/25/21
to orien...@googlegroups.com
Egun on, guztioi:

Ideia ona da Inmaculadak proposatzen duena, baina bilera erakingorra izateko oso garrantzitsua da aldez aurretik ongi prestatzea: bileraren helburua zehaztea, zein mezu emango diren adostea, gurasoen lankidetza bilatzeko zein estrategia eta baliabideak erabiliko diren zehaztea (ppt bat prestatu daiteke)...

Aurreikusi behar duzue guraso batzuk ikastetxearen aurka azaldu daitezkeela eta egoeraren errudun zaretela adierazi, horren aurrean zer eta nola erantzun adostea gomendatzen dizuet, mezu bateratu bat izan dezazuen. Bestalde, galdetu dezakete ea egoera hori aurreikusten zenuten eta esku-hartzeren bat egin den.

Bilera eginez gero, gelako tutoreaz gain, beste geletako tutoreak, ikasketaburuak eta orientatzaileak parte hartzea gomendatzen dizuet, ekipo lana ezinbestekoa da.

Duela 4 ikasturte antzeko egoera bat izan genuen eta gurasoekin bilera orokorra egin genuen. Marian, bilera egitea adosten baduzue idatzi pribatutik eta nire laguntza eskainiko dizuet.

Animo eta ongi izan!

Hau idatzi du Inmaculada Eizagirre Almandoz (inma.ei...@zumaiena.eus) erabiltzaileak (2021 aza. 25, og. (09:10)):


--

Tamara Yaoska Sastre
- DBHko orientatzaile eta PTa -
   


Haurtzaro Ikastola   
Elorrondo, z/g - 20180 -    Oiartzun  
haur...@ikastola.eus  
www.haurtzaroikastola.eus  
Tel. 943491659  
 

Aukera baduzu, ez inprimatu mezu hau.
Lagundu ingurumena zaintzen.

 Baliteke mezu honek legez babestutako informazio pribatua edukitzea osorik edo zatiren batean. Informazio hau hartzailearentzat bakarrik da. Transmisio edo helbidearen hutsagatik behar bezala bideratuta izan ez bada, mesedez igorleari jakinarazi mezu honi erantzunez. Zu hartzailea ez bazara, ezin duzu erabili, aditzera eman, banatu, kopiatu, inprimatu, ezta daukan informazioa kontuan hartu ere.

Mailtrack Remitente notificado con
Mailtrack
25/11/21 10:37:31

 HAURTZARO IKASTOLA-n datu pertsonalak babesteko araudiarekin betetzen dugu. Kontsultatu gure Pribatutasun Politikak

Silvia Ortiz

unread,
Nov 25, 2021, 5:13:15 AM11/25/21
to orientasare
Bai, Inmaculada esaten duen moduan zaila da, egoera aztertu barik.

Kasu hauetan eta duten adinarekin, taldeak berak eragina handia du. 
Hori dela eta irakasle taldeak hausnarketa sakona egin behar du. Hausnarketa egiteko baliogarria izan ahal da Joan Vaello-ri entzutea . Hemen duzue 2013ko bideo bat, guztiz egungoa dena, irakasleen arteko lana, hezkntza emozionala, erresilientzia, proaktibitatea........
Eta famatua den "como enseñar a los que no quieren" libura.

Hainbat estrategia metodologikoak ere baliogarriak dira: banakako tutoretzak eragina itzela du ikasleengan, irakaskuntza partekatua, ambitoka lan egitea,..

Eta datorren ikasturteei begira, klaustro moduan , ze nolako taldeak egingo ditugun adostu. Errepikatzaileak, zailtasunak dituztenak, portaera arazoak dituztenak,... elakarrekin jarriko ditugu baliabideak hobeto kudeatzeko ustetan? Edo gainerako guztiek behintzat gehiago aprobetxatuko dutelako ustetan?


Familiekin bilera orokorra egiteko ta bere inplikazioa izateko, oso argi eta adostua izan behar dugu zer egingo dugun taldea laguntzeko eta aurrera eramateko.

Hasieran esan dudanez egoera ezagutu barik zaila da. Ea denon artean irtenbide posible gehiago planteatzen ditugun. Egoera ezaguna da guztiontzat

Animo

Iñaki Trapaga Iglesias

unread,
Nov 25, 2021, 7:21:11 AM11/25/21
to orien...@googlegroups.com
Kaixo!
Nik esperientzia gutxi daukat horrelako bileretan, baina jakin guraso asko biltzen direnean edota pertsona asko biltzen direnean bilera batean agian zeozer lortzea oso zaila izan daiteke eta batzutan bilatzen den kontrakoa lortu daiteke. Institutuaren kontrako eta irakasle jakin batzuen kontrako kexak daude??? Kasua ondo hausnartu beharko litzateke.

Bestetik, aurretik Silviak aipatu duen moduan, nik pare esperientzia eduki ditut, talde homogeneoak sortzen direnean (taldekatzeak egiten direnean "baliabide batzuk era eraginkorrago batean aprobetxatu nahian": esaterako talde batean 6 errepikatzaile biltzea, ala Mate akademikoak aukeratzen ez dituzten ikasle guztiak talde berdinean jarriz, ... emaitzak oso txarrak izaten dira, eta talde giroa ikasketeekiko gaiztotzen da.

Ez dakit lagungarria zaizun, baina arazo askok sorleku diferentea dute, aurten iada ezin dira ekidin, baina hurrengo urteetara begira ekiditeko hausnartu behar da. Jarrera proaktibo bat agertu beharko dute arazoa konpontzeko eta hori bilatuko nuke.

Ni iaz nengoen ikastetxean antzeko kasu bat izan genuen talde batean (ez berdina), talde giroa gaiztoa zen eta aste batzuk eman genituen barne talde dinamika batzuk burutzen, ikasgaien edukia albo batera lagata.

Animo!

Hau idatzi du Silvia Ortiz (orien...@gmail.com) erabiltzaileak (2021 aza. 25, og. (11:13)):


--

Iñaki Trapaga Iglesias
San Adrian BHI
Orientazio departamentua
Tlfnoa: 944288005
Martín Barúa Picaza 14
48003 - Bilbo

Marian Dárceles

unread,
Nov 25, 2021, 7:53:01 AM11/25/21
to orien...@googlegroups.com
Mila esker zuen gomendiogatik. Tuturearekin eta Koordinatzailearekin hitz egingo dut eta plan bat prestatu behar dugu. 
Benetan eskerrik asko, oso lagungarriak izan zarete eta.

Marian

Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages