Otsailaren 1ean Independente eguna Astran (Gernika)_topagune eta ospakizunerako plan ederra!

0 views
Skip to first unread message

Gentza Eleder

unread,
Jan 1, 2025, 5:15:15 AM1/1/25
to busturiald...@googlegroups.com, mundaka...@googlegroups.com, Gune Irekiaren Lagunak (Open Space)

Egun on!

Hilabete barru Independente Eguna Astran (Gernika), otsailaren 1ean (larunbata).

Azken asteotan egunbeteko topagune eta ospakizuna prestatzen ibili gara, eta hauxe da plana, otsailaren 1erako, Astran (Gernika).
  • goizez, batzar ireki eta oso parte-hartzailea, auzoan, eskualdean eta mundu osoan zehar pil-pilean diren danetariko gaiei buruz jardun ahal izateko. Agenda hutsik hasieran, eta bertoratuek proposatutako gai orori lagunarte berezienean ekiteko aukera. Gune Irekia
  • ondoren, bertso bazkari mundiala. Arkaitz Estiballes, Fredi Paya eta Iratxe Ibarragaz.
  • burua bizi-bizi, biripoa polito bete eta barre ederrak egin eta gero, eguna biribiltzeko, kale-jiran ibiliko gara Gernikan, musika, kantu, bertso eta dantza.

Plan ederra! Gogotsu zeu ere?

Hemen gonbidapen testua, zehaztasun guztiekaz eta izena emateko modua azalduta.

Independente Eguna kartela 2025-2-1.pngHemen ere kartela, Telegram, Whatsapp eta halakoen bidez zabaldu ahal duzu? Eskerrik asko!
Izena emateko, orritxo hau bete, eta ordainketa egin laster, mesedez.

Ondo-ondo etorriak, lagunok!

Eskerrik asko mezua inguruan zabaltzearren!

Besarkada bana eta urte barri on!

Gentza Eleder
Mundaka


Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages