Jakina da, gartzelak, gizonek gizonak zigortzeko diseinatutako esparruak direla, non emakumeak behartuak diren gartzeletako leku soberakinetan bizitzera; leku hauek gehienetan txikiegiak eta egunerokotasunerako prestatuak ez daudelarik. Hau gutxi balitz, gartzelak zuzendu eta arautzen dituen sistema heteropatriarkalean emakumeak bigarren mailako herritartzat hartuak dira, berriz hezitu beharreko pertsonak sistemak inposatutako emakume onaren rola betetzen jakin ez dutelako. Zigor bikoitza jasotzen dute, emakume izateagatik eta leporatu zaien delituagatik. Mezpresatuak dira, bortizki tratatuak, irainduak, egunero era guztietako bortizkeriak pairatuz... guzti hau larriagotzen delarik emakume hauek rol matxistak betetzearen kontra errebelatzen direnean. Euskal preso politiko kolektiboaren emakume kideak, preso politiko eta emakume izateagatik biolentzia horiek muturreraino eramanda jasotzen dituzte, aurreko guztiarekin zigortuak izanda eta sakabanaketa, FIES erregimena, komunikazio kontrola, isolamendua... etb ezartzen zaielarik. Eta isolamenduan da hain zuzen ere non Agurtzane Delgado eta Ainhoa Mujika euskal preso politikoak aurkitzen diren orain dela hilabeteak, Granadako espetzeko zuzendariaren agindu matxistei uko egiteagatik. Zuzendariak komunak garbitzera behartu nahi zituen, beren aburuz, emakumeak horretarako balio bait dute. Hauen ezezkoaren aurrean zigortuak izan ziren isolamendura bidaliz.
Granadako espetxean giltzaperatuak dauden euskal preso politikoek hilabeteak daramatzate egoeraz kexatzen eta egoera honen inguruan espetxeko zuzendariarekin elkarrizketak izaten saiatzen, zuzendariak bere erabakia aldatzeko asmorik ez duelarik.
Guzti honengatik, kaletik gure elkartasuna adierazi behar dugu, gure protesta adieraziz egoera hau alda dadin.
PARTEKATU ETA ENTZUN GAITZATEN !!!
Azaroan zuzendariari gutuna bidaltzen hasi ginen eta orain emakumeen taldeei bidal dezazuela eskatzen dizuegu. Ados bazaudete gutuna zuzendariari bidali Eta mozioa bat udaletxean aurkeztu. Beste Herrikoan egin dituena bidaltzen duzue. Zuendariaren helbidea hauxe da
JAIME HERNANDEZ
Director del centro penitenciario
C.P.Albolote
Carretera comarcal 220, km 6
18220 Albolote
Granada
Zerbait gehiago nahi baduzu jakin nire teléfono da 610962267, Bego naiiz. Eskerrik asko