Fw: AZAROAREN 21ETIK AURRERA HAURRENTZAKO ESKALADA

2 views
Skip to first unread message

Ramon Jauregi

unread,
Nov 28, 2011, 3:16:53 PM11/28/11
to morkaiko...@googlegroups.com
Aupa Andoitz,
 
Semearen izena Unax Fernandez de Jauregi Etxarri da. Ordainagiria oraintxe bidaliko dizut, transferentzia egin eta berehala. Eta asteazkenean 5etan Kiroldegian izango gera.
 
Mila esker danagatik.
 
Ramon
 
 
----- Original Message -----
Sent: Monday, November 28, 2011 7:39 PM
Subject: Fwd: AZAROAREN 21ETIK AURRERA HAURRENTZAKO ESKALADA

Kaixo Ramon,

Hemen daukazu informaziua. Ez daukazu ezer bete biharrik. Apuntau ingo zaittuet. Zein da zure semian izena?

Andoitz.

---------- Forwarded message ----------
From: Andoitz Agirregomezkorta <a.an...@gmail.com>
Date: 2011/11/6
Subject: AZAROAREN 21ETIK AURRERA HAURRENTZAKO ESKALADA
To: Ekine Alkorta Arregi <ekial...@hotmail.com>




Kaixo lagun mendizale,

 
HAURRENTZAKO ESKALADA IKASTAROA antolatu dugula. Klaseak datorren azaroaren 21tik aurrera izango dira Olaizaga Kiroldegiko rokodromoan. 45 minutuko 8 saio izango dira, astean behin. Klaseak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, guztira 6 talde osatuko ditugularik. Hauek dira orduak:
 
Astelehenetan: 17:30etan eta 18:15etan
Asteazkenetan: 17:00, 17:45, 18:30 eta 19:15etan.
 
Adinean ez dugu mugarik ipini eta taldeetan adin ezberdinetako haurrak egon ahal izago dira.
 
Ikastaroak honako helburuak izango ditu:
- Haurrek eskalada ezagutu dezatela eta bertara "familiarizatu" daitezela. Zilintzilik egotera ohitu, altura pixka bat hartzen joan,...
- Segurtasuna oinarri bezela har dezatela. Zer egin behar EZ den ikasi.
 
Eskaladako materiala geuk eramango dugu. Haurrek erropa erosoa eta kirol oinetakoak bakarrik eraman behar dituzte.

Prezioa 20€koa izango da Morkaikoko bazkide diren haurrentzat eta 23€ ez direnentzat. Ordainketa honako kontu hauetakoren baten egin daiteke:
 
1.- Kutxako 2101 0036 69 0000380550
2.- Euskadiko Kutxako (Caja Laboral)
3035 0007 27 0071104751
Atxikituta daukazue bazkide egiteko orria, erabili nahi bauzue. 18 urte bete arte bazkide kuota urteko 4 eurokoa da (nagusiak 9€). Ekintzetako deskontuez gain abaintaila gehiago daude: Materiala doan alokatzeko aukera, liburutegia erabiltzekoa, ...
 
Izena emateko ez erantzun e-mail hau. Idatzi mesedez honako helbidera: morkaiko...@googlegroups.com   Zein egun eta ordutan nahi duzuen esan. Ordaiagiria korreoz bidali helbide berera edo Errosario Kaleko lokalera ekarri. Geu jarriko gara harremanetan zuekin konfirmatuz.
 
Eskaintza zuen gustokoa izango delakoan, jaso agur bero bat.
 
Morkaiko Mendizale Elkartea
Telf. 943 74 0297
Facebook-en ere egin zaitez gure laguna




__________ Información de ESET NOD32 Antivirus, versión de la base de firmas de virus 6616 (20111109) __________

ESET NOD32 Antivirus ha comprobado este mensaje.

http://www.eset.com
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages