Lehengoan ikusitako beste baliabide batzuk

0 views
Skip to first unread message

Luistxo Fernandez

unread,
Oct 10, 2011, 10:19:20 AM10/10/11
to mkm-l...@googlegroups.com
Lehengoan klasean ikusitako gauzetatik...

Curation automatizatua

- Paper.li adibidez, http://paper.li/exprai Lotzen duzu zure Twitter
kontua Paper.li-rekin eta berak "egunkari digital" erako zerbait
egiten du.
Hemen kontua sortzea erraza da... egin daiteke aproba.

Halako beste zerbitzu bat, iPad-ean ikusi genuena, Flipboard.
Pantallazoak, bideo esplikatibo bat eta azalpen batzuk euskaraz:
http://sustatu.com/1282305064 (apur bat aurreratu da tresna hori
idatzi genuenetik, baina tira, ondo dago).

Curation automatiko eta kolektiboa da, nolabait ere
http://eu.umap.eu/n/ - Umap-eko albistegi automatikoa... hau osatzen
da euskarazko tuit guztietako estekak analisatuta, eta horiek biltzen
dituen tresna da
Umap, hain zuzen http.//eu.umap.eu

---
Curation pertsonala egiteko,

- Delicious eta Pinterest aipatu genituen

- Tumblr ere bai, azaldu nizkizuen Tumblr interesgarri batzuk, ez
ditut loturak errepikatuko.

- Scoop.it ... uste dut aipatu nizuela, baina kontua sortzea zaila da
(inbitazio bat lortzeko zenbait egun...), eta erabilera praktikoa ere
ez dut oso gogoko, hala ere, badago erabiltzaile euskaldun bat Scoop
modu interesgarrian darabilena, Andoni Sagarna ingeniari eta
euskaltzaina

ikus http://twitter.com/andonisagarna
eta http://www.scoop.it/t/language-technology-and-business-internationalization/
edo
http://www.scoop.it/t/frantziako-hizkuntza-erregionalak/

- Beste tresna bat entzun izan dudana (eta lehengoan erakutsi ez baina
de-pasada aipatu nuena) da Percolate. http://www.percolate.com

Esaten dute Percolate horrekin egina dagoela Reuters-en zerbitzu hau:
http://counterparties.com/
Bueno, hau gero ikusiko dugu apurtxo batez...

--
Luistxo Fernandez - LFern...@codesyntax.com

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600

Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages