Nola badakidan hemen zaudetela... ba spameatzen zaituztet :)
Interneteko proiektu frenetiko pare bat abiatzen ari naiz aste honetan. Laguntza ondo etorriko zitzaidan. Eskerrik asko aldez aurretik,
1. Nestoriaren grafikoa ----------------------------------------
Kontu honek zerikusia du Pinterest-ekin. Eta gauza gehiagorekin. Baina tira, Pinterest, kromo bilduma pertsonaletatik haruntzago esplotatu nahi dugu.
Nestoria.com da bezeroa, etxe-bilatzaile bat, Londresko enpresa, euskaldun batek sortua (Javier Etxebeste).
http://nestoria.es/data da proiektua, bisualizazio txuloak datuekin... Interneteko joera bat da komunikazioan.
Kontua da horren barruan, Pinterest kontua sortu diogula Nestoriari,
eta nahi nuke, ESKAERA DA BERAZ, zeuon artean Pinterest.en zaudetenok, mesedez egitea re-pin eta Like bat ematea irudi honi zehazki
http://pinterest.com/pin/177188566558994671/
Irudia gure etxeko diseinatzaile batek sortu du, bide batez, Maite Rementeria elgoibartarrak.
Bisualizazio grafikoen kontu hau oso modan dago, portzierto, Interneteko komunikazio joera bezala. Interesatzen bazaizue, Pinteresten material asko dago, nik batzuk bildu ditut jada
http://pinterest.com/luistxo/dataviz/ gainera beste web bat da esklusiboki honi dedikatua,
http://visual.ly han ere sortu dugu kontua bezero honentzat,
http://visual.ly/users/pinterest
Honetara dedikatutako blog bat,
http://awesomeinfographics.com/--------------------
2. Txio testeatu
Beste kontua da Txio, EITBrentzat lantzatu dugun proiektu bat. Izan zuen Fase Beta bat uztailean Tourrarekin, eta erdizkako saio bat hauteskunde gauean.
http://txio.eitb.comBihartik aurrera, ebento gehiagotan ikusiko duzue Eitb.com-en
Izatez, bihar asteazkena 30, MinoriTB jardunaldia dago EITBren egoitzan, hizkuntza gutxituen telebisten inguruan, eta streaming bidez emango da. Eta streaming hori komentatzeko aukera egongo da via Txio
hemen euskaraz
http://www.eitb.com/eu/telebista/zuzenean/hemen gazteleraz
http://www.eitb.com/eu/albisteak/zuzenean/
Bihar 9.00etan hasiko da... eta parte hartu ahal izango duzue Facebook edo Twitter bidez login eginda. Interesatzen bazaizue jardunaldia... ba bueno, testeo aukera bat ere izango litzateke guretzat.
Hori bai, mesedez ez testeatu testeatzeagatik, harira joan, mesedez, interesa baduzue.
Ez troleatu Luistxori, e? Just be good to me.
Ba hori... mx guztiei
--
Luistxo Fernandez -
LFern...@codesyntax.com CodeSyntax
(+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.comAzitain Pol. 3-K
Eibar E-20600