Militantzia ereduen inguruko tailerra, oraindik denboraz zaude!
|
|
|
|
|
Kaixo!
Mezu hau bidaltzen dizuegu irailak 28an Donostian egingo dugun Militantzia Ereduen inguruko tailerrari buruz zehaztapenak emateko.
Alde batetik saioaren ordutegia bidali nahi dizuegu, hein batean aurretik bidalitako emailak sortutako konfusioa argitzeko:
-9:30 Sarrera eta hasiera. Tailer kolektiboaren aurkezpena.
-10:30 2011, 2012 eta 2013an hamaika militanteekin egindako saioetako ondorioen aurkezpena.
-11:40 Atsedenaldia
-12:00 Joxemi Zumalabeko militantzia ereduen inguruko lan taldearen gogoetaren aurkezpena.
-12:20 Taldeetan eztabaida eta gogoetarako tartea.
1) Kidegoaren sentimendu eta zaintza.
2) Boterearen ulerkeraz.
3) Sexu- genero sistema irauliz.
4) Antolaketa eta lan metodologia.
5) Militantzia digitalak.
-14:00 Bazkaria.
-15:30 Taldeetan eztabaida eta gogoetarako tartea: Estrategiak eraikiz.
-17:00 Plenarioa.
-17:45 Kontraste tailer Kolektiboaren balorazioa eta agurra.
Bestalde, tailerrak burutuko diren lekura heltzeko argibide gutxi batzuk bildu ditugu. Horiek ikusteko egin klik hemen.
Gogorarazi nahi dizuegu bazkaria egongo dela dohainik Irakin catering zerbitzu zoragarriaren eskutik, dohainikakoa izango dela bai bazkaria eta baita tailerretan parte hartzea, eta haurren zaintzarako aukera izango dela Urtxintxari esker, eta baita itzulpengintzarako aukera hala beharrez gero.
Amaitzeko, izena emateko epea apur bat zabaldu dugula komentatu nahi genizuen, eta beraz irailak 24ra arte duzuela izena emateko. Hortarako, bete ondorengo fitxa parte hartu nahi duzuen tailerraren aukeraketarekin, eta baita beste aukerekin ere, eta bidali gure postara.
Besterik gabe, milesker askok eta askok azaldu duzuen interesagatik, eta espero dugu 28an elkar ikusiko dugula elkarrekin hausnartu, imaginatu, sortu eta ikasteko!!
|
|
|
|
|
|