Linux ikastetxeetan mapa

13 views
Skip to first unread message

Alexander Gabillondo

unread,
Dec 26, 2017, 4:44:56 PM12/26/17
to linux-...@googlegroups.com

Hezkuntzan Librezale taldeko web orria izango den honetarako https://librezale.eus/wiki/HezkuntzanLibre Linux erabiltzen duten ikastetxeen mapa prestatzea bururatu zait.

Lan hori burutzeko zure laguntza eskatzera nator. Facilmap.org web orrian parte hartzeko mapa editagarri hau prestatu dut: https://facilmap.org/9s5TTgeuG5ktuq

Hauxe eskatzen dizut: zure ikastetxean edo seme-alabarenean Linux erabiltzen badute jarri markatzaile bat mapa honetan. Markatzailea jartzeko maparen goiko aldeko eskuinean klika Add > Marker, klikatu ikastetxearen gainean eta bete fitxa: ikastetxearen izena eta deskripzioan -baldin badakizu- noiztik, zer ordenagailuetan erabiltzen den Linux, nor den arduraduna, ikastetxearen web orria...

Nik hiruzpalau jarri ditut. Mapan sartzen zarenean joango zara ikusten posta zerrendako besteek sartutako markatzaileak.

Informazio gehiago facilmap.org web zerbitzuari buruz hemen.

Mila esker eta urte berri libre on.


Gorka Azkarate Zubiaur

unread,
Jan 7, 2018, 12:42:32 PM1/7/18
to linux-...@googlegroups.com
>>Hauxe eskatzen dizut: zure ikastetxean edo seme-alabarenean Linux erabiltzen badute jarri markatzaile bat mapa honetan [...]

Ni bizi naizen inguruan, Leioan, ez dut ezagutzen Linux benetan erabiltzen duen ikastetxerik.

Entzunda daukat Leioako Betiko Ikastolan, lehen hezkuntzan, --DBHn ez--, guraso talde batek IKTak kudeatzeko ardura hartu zuela eta Linux instalatu zutela bai zerbitzarian, bai ordenagailuetan.

Lagun pare batek, bertoko guraso izandakoak, horrela baieztatu didate. Baina webgunean arakatu eta aipamenik ez.



​Ez dakit baldintza horietan mapa horretan sartzea merezi duen.​

(Mapa egiteari oso ondo deritzot, baina, tamalez, oraingoz, gure inguru hau basamortu huts).

​​--
Gorka Azk.






Gorka Azkarate Zubiaur

unread,
Jan 7, 2018, 1:45:13 PM1/7/18
to linux-...@googlegroups.com

Ubuntuz egindako pantaila argazki bat edo beste ikus daiteke...

​​--
Gorka Azk.




iñigo Gebara

unread,
Jan 8, 2018, 2:30:27 AM1/8/18
to linux-...@googlegroups.com
Nik gehituko nuke egoera azalduz

--
You received this message because you are subscribed to the Google Groups "Linux eskolan" group.
To unsubscribe from this group and stop receiving emails from it, send an email to linux-eskola...@googlegroups.com.
To post to this group, send email to linux-...@googlegroups.com.
Visit this group at https://groups.google.com/group/linux-eskolan.
For more options, visit https://groups.google.com/d/optout.
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages