Aupa Gorka:
Kontatu dut nire esperientzia: Montte hornitzaileak utzi zidan Asus C300SA chromebooka probatzeko eta esperimentatzeko (bi puntu Montterentzat).
Aurrena probatu nuen Chromebooka eta iruditu zitzaidan arrankea
edozein Linuxaren tankerako denboran egiten zuela, eta tapa itxita
sistema esekita, edozein Linux bezala segundo batean lanerako
prest. Bateria ia 24 orduko iraupena omen eta, ekipoa berria
izanik, ez zen urruti geratu. Akatsak: ezin ezer instalatu, dena
online aplikazioen bidez egin behar izatea, horrek zenbaitetan
dakarren moteltasunarekin eta sortzen duen trafikoarekin, eta,
noski, nabigatzailea Chrome gustatu ala ez. Chrome, zuk esaten
duzun bezala ezin da euskaraz jarri, beraz sistema-nabigatzailea
gaztelera hutsean.
Batzuentzat sistemak aplikaziorik ez edukitzea abantaila bat da mantenuari begira eta, lizentzia bat ordainduta, ikastetxeko Google Suite-en menpean jarri daiteke ekipoa eta ikastetxeak kontrola dezake Google Suiteko erabiltzaile bakoitzak zer Google zerbitzuak erabiltzen ahal dituen.
Niri ez zait egokia iruditzen ez etxerako (superfizie handiek ez dute salgai izaten -jendeak hurrengo egunean bueltatzen zuelako-, ez ikastetxeentzat.
Hortik abiatuta Chromebook bat oparitzen badizute edo ikastetxeak
lanerako jartzen badizu nik Crouton instalatuko nioke. Abio dualak
ez dauka fama onik, ekipo hauen hardwarea oso pentsatuta omen dago
ChromeOSerako eta kontrolatzaileekin arazo dezente ematen omen
dute. Crouton ordea simulagailu edo sistema birtual bat da
ChromeOSren gainean funtzionatzen duena.
Instalazioa mezu honetan oinarrituta egin nuen:
eta bideo hau ere erabili nuen:https://www.genbeta.com/paso-a-paso/como-instalar-ubuntu-en-tu-chromebook-paso-a-paso-en-video
Lehenengo urratsean rooteatu behar da Chromebooka administratzaile baimenak eskuratzeko. Ondoren Crouton deskargatu eta exekutatu behar da. Aukeran daude hainbat distribuzio-mahaigain. Bat baino gehiago eduki daiteke batera. Nik lehenengo saioa Ubunturekin egin nuen eta kale. Bigarrena Gnomerekin eta bale.
Instalazioa egina, distribuzioak abiatu behar da eta funtzionatzen du ChromeOSen gainean eta batetik bestera pasatzen da segundo bakar batean tekla konbinazio baten bidez.
Distribuzioa neurri batean mugatuta dago baina euskaraz jar
daiteke (sudo apt install language-pack-gnome-eu), Firefox
euskaratzeko sudo apt-get install firefox-locale-eu egin behar
da.
Teklatu espainola jarri behar da ezarpenetako Source-tan.
Behin doikuntza horiek eginda Linuxa ondo samar dabil, aplikazio gehienak instalatzen ahal dira. CPU eta RAMa partekatzen da Linux eta ChromeOSren artean baina ikastetxeko gauza gehienak egiteko balio du.
Konklusioa: ez erosi Chromebook bat baina oparitzen badizute instalatu Crouton.
Postdata: ez dakit Google Suiteko lizentzia eta administrazio
modura pasatzea bateragarriak ote diren.
--
You received this message because you are subscribed to the Google Groups "Linux eskolan" group.
To unsubscribe from this group and stop receiving emails from it, send an email to linux-eskola...@googlegroups.com.
To post to this group, send email to linux-...@googlegroups.com.
Visit this group at https://groups.google.com/group/linux-eskolan.
For more options, visit https://groups.google.com/d/optout.
-- Alexander Gabilondo Urkijo Irungo Berritzeguneko IKT aholkularia