Hilabete honetan hasi omen dira iristen ikastetxeetara aurreko ikasturteari zegokion Eskola 2.0 ekipamendua.
Nobedadeak daude. Orain arte eramangarri txikiek bete izan dute Hezkuntzak Eskola 2.0rako araututako material didaktikoaren gaineko jarraibideak, esaten dutenak ekipoek Windows - Linux abio duala eduki behar dutela.
Oraingoan, ordea, hornitu dituzten mini-eramangarriak -ez dakit denak modelo berekoak diren- TTL W515PU modelokoak dira eta 32GBeko eMMC disko solidoa dute. Bertan Windows 10 bakarrik dago eta C partizioak okupatzen du disko ia osoa eta gainera eta erabat beteta dago (28,5 GB). Ez dago, beraz, tokirik Linux sartzeko -eta Windows erabiltzeko komeriak-.
Linux instalatzekotan horrela egin zitekeen:
1- Luberri 16.04 isoa Windows-eko Rufus abio USB sortzailearen
bidez egina (UEFI izateko).
2- Sartu USBa (nik ezkerreko aldean probatuko nuke), piztu eta F2 sakatu BIOSera joateko.
3- Menuko BOOTean -buruz ari naiz- agertzen dira lehenengo Windows Boot Manager eta bigarrena gure USBa. Lehenengoaren gainean jarri eta aldatu lehenengoa gure USBa izateko. F4 gorde eta berrabiarazteko. Teklarik ukitu gabe arrankatuko du USBtik.

-Irudiko Imation Swivel USBaren
marka da, bakoitzari berea agertuko zaio-
4- Live moduan sartuko gara moldatzeko partizioak instalazioa hasi aurretik. Gparted (sistemaren tresnak>administration) martxan jarri; partizio handia -31GB ingurukoa- desmuntatu eta ezabatu. Hark utzitako espazioan 250MB fat32, 2GB swap, 18GB ext4 eta gainerakoa -10GB inguru- ext4. Burutu aldaketak.
5- Hasiko gara instalatzen: Aplikazioak> Sistemaren tresnak> Administration>Systemback > Install System. Datuak eman ondoren partizioetan, hurrenez hurren eta aldiro aldaketa gezi berdearen bidez onartuta, esleituko dugu 250MB boot-uefi, 2GBko SWAP, 18GBeko / eta 10GB inguruko /home.
Instalazioa bukatzean kontuan izan behar dugu bi kontu.
--
Alexander Gabilondo Urkijo
Irungo Berritzeguneko IKT aholkularia
sudo apt update
sudo apt install linux-generic-hwe-16.04
sudo apt update && sudo apt upgrade--
You received this message because you are subscribed to the Google Groups "Linux eskolan" group.
To unsubscribe from this group and stop receiving emails from it, send an email to linux-eskola...@googlegroups.com.
To post to this group, send email to linux-...@googlegroups.com.
Visit this group at https://groups.google.com/group/linux-eskolan.
For more options, visit https://groups.google.com/d/optout.