Kaixo, lagunak,
Linux eskolan posta zerrenda Googlen zerbitzu batean egoteak eta zerbitzua euskaraz ez egoteak beti eman izan dit tripako mina, baina kontua da ez nuela ezagutzen toki bat izateko foro bat euskaraz eta publikoa, alegia bilatzaileek indexatzen dutena. izan ere Moodle oso tresna egokia da foroak izateko baina foro itxiak eta bilaketetan agertzen ez direnak.
Gauzak aldatu dira, ordea. Duela egun gutxi batzuk foroa.eus zerbitzuak argia ikusi du. Antza denez software librea den WordPressen oinarritzen da eta edozein gaitako foroak barne hartzen ditu. Euskaraz eta librea? Probatu beharko dugu.
Probatzeko erregistratu behar da, erabiltzaile izena eta posta helbidea eman behar da. Gure Linux eskolako gaiak tratatzeko Informatika/Teknologia alorreko Linux foroa erabiltzen hasiko gara Denborarekin irakaskuntzatik kanpoko jende asko hurbiltzen bada sortuko dugu beste foro bat baina Linux horretan etxean bezala ibiliko gara.
Behin erregistratu ondoren, Linux foroan klikatu eta harpidetu zaitez hari berriak posta elektronikoz jasotzeko.
Diferentziarik nabarmenenak orain arteko sistemarekiko:
Google Groupseko posta zerrenda foroa ondo dabilen bitartean ez
dut artatuko. Ez dut itxiko zeren bertan dagoen informazioa
erabilgarria izan daiteke baina animatzen zaitut foroa.eus orrian
erregistratzera eta parte hartzera.